[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-06-03

Politika

Irungo EAJko Xabier Iridoyk bere burua ekainaren 15ean alkatetzara aurkeztuko duela berretsi du hirugarrenez.

Hautagai jeltzaleak Antxeta Irratian nabarmendu duenez, hauteskunde ondoko alderdien arteko bilkurak errespetatu nahi izan ditu, eta Jose Antonio Santano sozialistak joan den astean gainerako alderdiekin abiatutako bilkura erronda gaur jeltzaleekin borobildu ondoan (ekainak 3an 9:30ean bildu dira), jeltzaleek gainerako alderdiekin Irun hiriari egonkortasuna emango dion gobernua eratzeko negoziazioak abiatuko ditu lehenbailehen. 

Xabier Iridoyk esplikatu duenez, bilkura protokolario bat baino ez da izan sozialistekin egindakoa. Baina harreman politiko normalizatu bat eukitzea irundarren onerako dela kontuan hartuta, aukera eman dio Santanori Korrokoitz aferaren ondotik alkateak gobernu akordioaren haustura eta Ikerketa Batzordea ekarri zuten adierazpenak aitortzeko aukera eman diola. Baina sozialistak baztertu egin dute aukera hori ere.