[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-01-17

Hirigintza

Irungo hirierdia transformatuko duen trenbide eremua estaltzeko Via Irun izeneko proiektuak urrats berri bat eman du

Jose Antonio Santano alkateak atzo, Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udalaren arteko konbenioaren izenpetze ekitaldian oroitarazi zuen bezala, lehen urratsa, 2011. urtean eman zen, aurreko Espainiako Gobernu sozialistaren eskutik, Pepe Blanco ministroa Irunera etorri zenean.

Atzo trenbide eremu horren 64.000 metro karratu baliatzeko protokoloa izenpetu zuten. Eta proiektuaren tamainaren ideia baten egiteko, Irungo udaletxean egindako ekitaldian, Espainiako Sustapen Ministroak, Jose Luis Abalos sozialistak datu bat iragarri zuen. «Madrilgo Gobernuak 30 milioi euro bideratuko dituela, estaliko den lehen eremua eta Aduana eraikin zaharrean  Euskotren, AHT eta RENFE trenetako geltoki intermodala eraikitzeko, 23 milioi geltokian eta 7 gehiago inguruetan. Irun hobeago bat egiteko».

Baina protokoloaren izenpetzearekin batera, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, 500 lagun inguruk poltsikoak uzkurtuak dituztela salatzeko elgarretaratzea egin zuten Herriko Etxe parean. Irungo auzapezarekin hitzartua zuten, ministroari euren aldarrikapenak idatziz eman ahal izatea Herriko Etxera sartu aitzin. Ministroa lanean ari direla esan zielarik