[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2020-02-12

aktualitatea

Irungo Udalak gaur aurkeztu du garai batean "Haur bat, Zuhaitz bat" ekimena zenaren lekukoa hartu zuen "Gorosti bat elkarrekin hazteko" ekimenaren edizio berria

Hamarkada batean Udalaren jabetzako mendi eta landa lurretan 4.500 zuhaitz baino gehiago landatu ondotik, 2017az geroztik basoberritze helburua albo batera utzi, eta aurreko urtean jaitako irundarren izenean zuhaitza landatu beharrean, ingurumenarekin sentsibilizazio ekimen sinbolikoa baino ez du antolatzen Irungo Udalak. Jaioberri bakoitzaren gurasoei gorosti bana oparituz.

Aurtengo ekitaldia martxoaren 28an egingo dute San Juan plazan.

445 irundar berriek dute gorostia jasotzeko eskubidea. Udal erroldan izena emana duten haur horien gurasoei eskutitza jasoko dute informazioarekin, baina parte hartzeko izena eman beharra dago SAC-HAZ bulegoan martxoaren 1a baino lehen.

Borja Olazabal, Ingurumenerako udal ordezkariarekin hitz egin dugu