[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-01-07

Hirigintza

Iturri-Berriko biribilgunearen konponketa lanak abiatu dituzte

401.000 euro eta lau hilabete eta erdi eskatuko dituzte lan hauek. Baita Soroetagain eta orohar, Akartegi auzoko bizilagunen pazientzia pittin bat ere. Auto, oinezko zein bizikletazko joan-etorriek moztura garrantzitsua jasango baitute maiatza bitartean.

2003an egindako biribilgunea dela kontuan hartuta, harridura sortu du herritarren artean, errepideak eta inguratzen duen murruak amore eman izana. Harresiaren izkin batetik metro guttira, garai batean Iturri Berri izeneko etxaldea zegoen lekuan eraiki zuten. Eta Txomin Sagarzazu alkateak aitortu digunez, orain egindako azterketa geologikoek agerian utzi dute lan horiek ez zirela modu egokian egin. Azpiko lurrak, ez direlako lurrak. Iturri Berriko etxalde eta bertan zegoen arotzaren tailerreko kondarrak baizik.

Lau hilabete eta erdiko lanak dira orain beharko dituztenak, gaizki egindakoa konpontzeko. Baina 16 urtetan herria erabat aldatu egin da. Eta bide hori oso erabilia da Soroetagain, Akartegi eta orohar, kanpinako bizilagunengatik. Biribilgunea ez da osoki itxiko, Sainduatik behera pasa ahal izango baita Biteriko bidean. Baina mozturak eragin zuzena izango du herritarren egunerokoan, Alde Zaharra zeharkatzera behartuz, hala hiriari itzulia emateko, Mendebaldeko sahiesbidea, eta Sabino Arana kaletik aurrera, Portutik inguratzera behartuz. Umore pixar bat, eta pazientzia beharko dute hondarribitarrek Iturri-Berriko biribilgunea berriz ere baliatu bitartean.