[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-01-28

Berdintasuna

Jaizkibel konpainiak ez ditu isunak ordainduko

Alegazio fasera pasa, isunak ez ordaintzea eta Arartekoaren aurrean salaketa jartzea erabaki du Jaizkibelek. Segurtasun sailak 200 euroko bi isun ezarri ditu, Kale Nagusian, hainbat lagun konpainiara batu eta Oihana Etxebarrieta eta Izaskun Larruskainek parte hartzera bultzatu zituztelakoan. Oihana Etxebarrieta, Jaizkibel konpainiako kapitaina.

Egotzitakoak ukatu eta isuna ez ordaintzeaz gain, “Jaurlaritzak gizon eta emakumeen parekidetasunaren aldeko borroka zigortu nahi izan duela” salatu du Jaizkibel konpainiak. Erasoen erantzuleak plastiko beltzen atzean ezkutuan dauden pertsonak direla, gaineratu du Etxebarrietak.

Isunek konponbidea zailtzen dutela eta Hondarribiako udalari parte hartzaile ezberdinen arteko negoziazio fase bat zabaltzea eskatuz amaitu du Jaizkibelek agerraldia.