[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-10-09

aktualitatea

Jaizkibelek baikorki baloratu du herriko gazte batzuek eman duten urratsa

"Guztion alardea" plataformaren manifestuak, Arartekoaren babesa jaso du. Hondarribiko alardearen gatazka konpontzeko aurrera pauso ausarta dela adierazi du. Eta Hondarribiko Udalak ere, manifestuak errespetu osoa merezia duela adierazi du ohar baten bidez, eta elkarrizketaren bidean jarraitzeko asmoa berretsi du.

Eusko Jaurlaritzatik Arartekoa ere honi buruz mintzatu da. Arartekoak pozik hartu du Hondarribiko alarde tradizionalean parte hartzen duten gazte batzuek jendaurreko halako adierazpen bat egitea, emakumeek jai horretan berdintasunez parte hartzea babesten duten heinean. 

Jaizkibel konpainiak ere, atzo arratsaldean egindako batzar batean konponbiderako urrats berri honek suposatzen duenagatik, baikorki baloratu dute. «Guztion alardea» konponbiderako manifestua  argitara eman duten Gazteek berretsi dute "talde aktiboa" izan nahi dutela konponbide prozesuan. Jendaurrean agertu ondotik, bigarren urrats baten berri ere eman dute: bilera bat eskatu batiote Alarde Fundazioari.

Gazte talde honek, ez du momentuz adierazpen publikorik egingo, argitaratutako manifestuaz haratago. Baina atxikimenduak eta iradokizunak bilduko dituzte, helbide elektroniko honetan guztion.alardea@gmail.com

Izaskun Larruskain