[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-05-16

Osasuna

Jarduera fisikorako orientazioa eskainiko du Hondarribiak

Gipuzkoarren %71ak egiten du jarduera fisiko aski, baina oraindik ere, hamarretik hiru herritar dira, sedentario edo inaktiboak direnak. Hain zuzen ere, inaktiboak aktibatzeko, kirol edo jarduera fisikoa sustatu eta gizarte osasuntsuago bat lortzeko helburuarekin, BIXI BIZI programarekin bat egin du Hondarribiko Udalak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kirol Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elgarlanean, Hondarribia Gipuzkoako 15 herria izango da, herritarren egoeraren arabera, jarduera fisiko egokitua proposatu eta jarraipen bat egiteko, jarduera fisikorako orientatzaile teknikari bat kontratatzen duela. Hondarribian, Julen Fernandez hasi da gaurdanik lan horretan. Itsas Etxeko anbulategian eta Jostaldi pilotalekuan hartu daiteke hitzordua berarekin. Berehala aipatzen dugu nola, baina aurretik, Julen Fernandezk berak aipatzen digu zein den bere zeregina       

Bestalde, Hondarribian, jarduera fisikoa egiteko herriak dituen baliabideak anitzak direla orotarazi nahi izan du ere. Izan kirol instalazioak, izan mendi, itsaso edo kalea. Berarekin hitzordua hartzeko, Itsas Etxea anbulategian zuen kabezerako medikuari eskatu, edota Jostaldin astelehenetik ostiraletara goizetan hitzordua hartzeko, 943 11 12 26 telefonora deitu, edo idatzi bixibizi@gmail.com posta elektronikora.

Programa honi esker, Gipuzkoa, eta beraz, Hondarribia ere, jarduera fisikoaren sustatzeko estrategietan abangoardian kokatzen dela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Kirol Saileko zuzendariak. Eta gogoratu du, programa hau, EAE mailan kokatzen den MUGIMENT plan estrategikoaren baitan garatzen ari dela.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere partetik, jarduera fisikoa sustatzearekin batera, gizarte osasuntsuago bat lortzeaz gain, adineko pertsonen kasuan ere zeharka beste helburu asko lortzen ahal direla nabarmendu du.