[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-06-13

Hezkuntza

Jean Jaurès eskola taldea inaguratu dute

Hendaiako eskola publikoa zena zaharberritu eta Gure Ikastola eta eskola publikoaren artean banatu dute. Jean Jaurès izena hartu duen eraikinak bi ekitaldi jaso ditu batera: eskola publikoaren berritze lanen aurkezpena eta ikastolaren eraikin berria ofizialki inaguratu da. Hiri erdian kokatua dago, Gaztelu Zahar frontoiaren ondoan, ikastolaren espazio beharrari erantzunez zaharberritu dute eraikina eta zer-esan handia sortu zuen udalaren proposamenak. Hiri erdiko eskolako zenbait gurasok haserrea azalerazi zuten, baina egun, egoera normalizatu da.