[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-08-28

Biztanleria

Jokin Melida: "Errealitateak gainditzen direnean hasten dira martxan jartzen"

Irunen udak luze jo du euren jatorrizko herrialdeetatik Europako beste herrialdeetara doazten dozenaka migranteen pasaiarekin. Izan ere, uda hasieran Udalak migranteak errezibitzeko eskumenik ez zuela adierazi zuen arren, gerora Leka-Enea ikastetxeko gimnasioan, Gurutze Gorriak kudeatutako harrera gune bat egokitu zuten Udalak eta Eusko Jaurlaritzak.

Baina agerian geratu dena da, alkateak dion Irun harrera hiria, hala baldin bada, gizarte mugimenduek osatu duten harrera sarearengatik dela. Instituzio ezberdinek behar bezala eskaini ez duten harrera, bolondresen lanari esker estali baitute berriz ere.

Hau guztia kontuan hartuta, uda ondokoari begira jarri da Irungo EH Bildu. Gutun Ireki bat plazaratu berri duenez, bere balorazioa egiteko, Koldo Nausia lankidea Jokin Melidarekin bildu da udak eman duena, eta datozen asteei begira jartzeko ere.

Emakume eta seme-alabak Bilbora

Laguntza sareko kideek jakinarazi digutenez, atzo bertan, lau emakume seme-alaba txikiekin Leka-Eneako gunetik kanpo geratu ziren. Eta Bilbora bidali omen zituen Gurutze Ghorriak Alsa autobusetan.