[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2017-05-18

aktualitatea

Jokoz Kanpo gaur Hendaian, Antzerkiaren Maiatza festibala kari

Antzerkiaren Maiatza ospatuko da asteburu honetan Hendaian. 33. Edizio honetan disziplina anitzeko 17 konpainien lanak ikusi ahal izanen dira eta horien artean bata azpimarratu nahiko genuke. Izan ere Karrikan plataformari esker Doos kolektiboak aurrera eraman duen “el fin de las cosas” izeneko dantza ikuskizuna. Karrikan plataformako partaideetariko bat Hendaiako Herriko etxea ere da eta hartara, Hendaian ere sorkuntza egonaldi bat burutzen ari dira dispositibo honi esker Doos kolektibokoak. Larunbatean Gaztelu Zaharren aurkeztuko dute lehen aldiz beraien lana, Garazi Lopez de Armentia dantzariarekin hitz egin dugu. Badira Gaztelu Zaharreko xapitoan taularatuko dituzten hiru obra txartela eskatzen dutenak. Bi frantsesez, eta bestea euskaraz. Azken hau, joan den otsailean Hondarribiko ITsas Etxean ikusi ahal izan zen Jokoz Kanpo izenekoa da. Borobil Teatro konpainiak eskainirik, larunbatean iluntzeko 21:00etan izango da Gaztelu Zaharren 12 eurotan helduentzako, 4 eurotan haurrentzako eta prezio murriztua 6 eurotakoa da, kultur saoiko karta, langabezi txartela edo ikasle txartela dutenentzako. Jokoz Kanpo obraren zuzendaria, Anartz Zuazuak esplikatu digu zertan datzan obra