[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-03-13

Hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko, grebara deitu dute sindikatuek

Irun eta Hondarribiko hezkuntza zentro publikoetako irakasle laguntzaileen %20 eta 30 artean, eta irakasleen %80tik gora greba egingo du bihar, zentroaren arabera aldatzen da datua, baina orohar, eta ostegunean ere %75 eta 85 artekoa izango da grebaren jarraipena irakasleen partetik.

2009arekin alderatuta, 108 milioi euro gutxiago bideratzen ditu orain Eusko Jaurlaritzak, matrikulazio kopuruak gora egin duenean. Eta kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko zailtasunak daudela salatzen du ELA sindikatuak.

Zentzu honetan, eta joan den martxoaren 8ko Emakumeen Plantoan agerian geratu zen errealitatea ere gogoan hartzen dute sindikatuek. Hezkuntzaren prekarizazioa, sektore edo lanbide feminizatu horietariko batean ematen ari dela.