Podcast

(2019-03-06 17:48:54)

Kantaldi formatuan egingo dio omenaldia Txingudiko bertso eskolak Xanti Zabala “Lexo” bertsolari handia zenari

Martxoaren 16an izango da emanaldia, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, eta dohainik izango da sarrera. 18:30ean zabalduko dira ateak, eta 19:00etan hasiko da ekitaldia. Gaztetan ekin zion Lexok bertso lanari, eta hainbat sariketa eta txapelketatan hartu zuen parte. Zepai Saria irabazitakoa, 1967ko Gipuzkoako finalean ere kantatu zuen, besteak beste. Eta bertso jarritan ere sekulako altxorra, animaleko ondarea utzita zendu zen Xanti, 2012ko martxoan. Bere obra idatziaren zati handi bat txukun asko jasota dago Udaberriz izeneko Auspoa bildumako 325. liburukian, eta baita bat-batean kantatutako hainbat bertso ere, liburuak KDa baitakar barruan. Liburuaren koordinazio lanak eta iruzkinak Nikolas Aldaik eginak dira, eta Pello Esnalen hitzaurrea darama. Liburu horretatik beretik hautatu dituzte bertso tailerreko kideek kantaldian kantatuko dituzten bertso-sorta guztiak, hautaketa egitea galanki kosta bazaie ere.

Adrian Arruti, Irunabarreko kidearekin hitz egin dugu

Azken berriak

Kasino Zaharra berehala ireki dezala exijitu dio Abotsanitzek udal gobernuari

Erromatar termen erreklamua, Erdi Aroa eta natur ibilbideak, eskualdeko turismo eskaintza Madrilen

Osasun publikoaren premia gorrien aurrean, EH Bilduk lehen arretak duen arazo estrukturalaren kontra borrokatzera deitu du

Sokoa enpresako Sebastian Hiriart langilearen kanporatzea «arrazoirik gabekoa» izan zela berretsi dute epaileek

Udalak duen gaitasun ekonomiko osoa irundarren alde mobilizatu dezala exijitu dio EAJk

Irungo EH Bildu alokairu soziala eta auzoetan bizitza erraztearekin tematu da gobernuarekin negoziaketetan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika