[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-09-13

Erabakitze eskubidea

Larunbatean hasiko da azaroaren 18ko herri kontsultaren kanpaina

Irungo azaroaren 18ko herri kontsultaren kanpainaren aurkezpen ekitaldia larunbata hontan egingo dute, 12:00etan Palmera-Montero gizarte zentroaren kanpoko plazatxoan. Aurretik, Hartu Hitzaren Adosguneak bilkura orokorra deitu du bertan, goizeko 10 :00etan.

Une erabakigarrian aurkitzen da Irungo Gure Esku Dago dinamika. Joan den ikasturtean zehar, 3.800ndik gora herritarren sinadura bildu, eta herri kontsultarako galdera zehazteko prozesu partehartzaile eta koloreanitza burutu ondotik, herri kontsulta bera antolatze lanetan aritu dira udako hilabeteetan.

Xabi Martinez de Antoñana, Hartu Hitza elkarteko kideak esplikatu digunez, Euskal Herriko herri txiki gehienetan ez bezala, Irungo herri galdeketa berezia da. Kontuan hartuta, bozkaguneak ezin direla ikastetxe publiko zein Udalaren egoitzetan antolatu, eta Irun aski zabala dela, ahalegin handiak egiten ari dira galdeketa baldintza egokietan emateko.

Herri galdeketaren kanpaina, larunbata hontan abiatuko dute 12:00etan Irungo Palmera-Montero gunean egingo duten ekitaldi irekian. Eta iragarri digutenez, urriaren 28an ekitaldi handi bat prestatzen ari dira. Herri kontsulta azaroaren 18an bada ere, urriaren 28tik aurrera, nahi duen orok kontsultaren egunean Irunen egongo ez badira, aitzinetik bozka emateko epea zabalduko baita.