[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-05-29

Kultura

Literatur mintzaldia eta X.Irakurraldia antolatu ditu Akelarre taldeak datozen egunetan

Hendaiako Akelarren kultur elkarteko literatur taldeak bi hitzordu proposatzen dizkigu ondoko egunotan. Izan ere, ekainaren 1ean, larunbata hontan XV. Literatur mintzaldia izanen dugu eta datorren asteko asteazkenean (ekainaren 5ean) X. irakurraldi publikoa  ospatuko da Hendaiako mediatekan eta aurten Argia aldizkariaren  100. Urtemuga kari arratsaldeko 14etatik 18etara Argiako aldizkariko artikuluak irakurriko dira. Ba  akelarre elkarteko Juanita Calbete eta Miren Intxaustirekin mintzatu gara bi hitzordu hauen inguruan eta lehen lehenik asteburu hontako hitzorduaz interesatu gara, orain 15 urte Mikel Asurmendik abiaturiko literatur mintzaldia azken urteotan Patri Urkizuk bideratzen duelarik aintzina segitzen baitu eta aldi honetan Koldo Izagirre idazlea gonbidatu dute.