[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-07-04

Elkartasuna

"Marea Urdina"k Hondarribiko hondartzan gainezka egin dezala nahi dute igandean autismoaren alde

Hondarribiko hondartza izanen da ekimen honen azken helmuga, uztailak 8an igandearekin arratsaldeko 17:00ak aldera. Helburua izanik, autismoari buruz gizartea sentsibilizatzea, Gipuzkoako itsasbazter osoa igerian zeharkatuko dute bi egunez. Larunbatean Mutrikuko Saturraran hondartzatik partitu, eta Orio bitartean 27 kilometro eginen dituzte igerian. Eta igandean, Orio-Hondarribia arteko 36 kilometro kostaz-kosta.

Orotara 35 itsas-miliako zeharkaldia osatuko dute, eta Zumaia, Zarautz eta Donostia paretik iragaiterakoan, igerialdi popularra proposatzen dute, ahal bezainbeste jende euren herriko zatian autismoaren alde bat egin dezan.

Marea Urdinaren eramaileek oroitarazi dutenez, “aski ezezaguna den errealitate bat bada ere, 100 herritarretik batek du autismoa Gipuzkoan, 1.500 guztira, eta oraindik haien egunerokoaren eta beharren inguruan pedagogia lan handia egin behar da”. Izan ere, eritasun bat ez bada ere, mundua ulertzeko eta bizitzeko beste molde bat dute pertsona hauek, eta laguntza behar dute.

Lan horretan 40 urte bete berri dituen Gautena erakundeak, hain xuxen, besta handia antolatu du Hondarribiko hondartzan Marea Urdinaren kanpaina bukaera gisa. Igandean bertan izanen da Hondarribiko hondartza aldameneko Kirol Kaian, zeharkaldia behin bukatutakoan.

Sare sozialetan MAREA URDINA jarraitu