[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-10-31

Biztanleria

Martindozeneako eguneko harrera guneak itxia jarraitzen du

Anartean, aipatu beharra dugu, goiz hontan iritsi berriak ziren 20 migrante zeudela Irungo tren geltokian nora jo jakin gabe. Irungo Harrera Sareko kideak hurbildu behar izan dira bertara, laguntza eskaini eta erakunde publikoek eskaintzen dituzten Ospitale Zaharreko zein Martindozenea aterpetxeko guneen berri emateko.

Izan ere, ez Irungo Udalak, ez Gurutze Gorriak, ezta Eusko Jaurlaritzak ere, ez dute eskaintzen dituzten zerbitzuen berri emateko dispositiborik martxan.

Atzo iragarri genuen bezala, bihar zabalduko du Gurutze Gorriak eguneko centro gisa Martindozenea, berez, Harrera Sareko ordezkariei agintariek atzo egingo zutela komunikatu bazien ere. Oraindik ez dute, aldiz, argitu, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara migratzaile guztieri irekia egongo den zerbitzua ote den. Hala, orain arteko sarrera irizpide berberak mantenduko dituzten. Hau da, 3 eguneko erabilera muga, edota 30 egun baino gehiago Espainiako estatuan daramaten migratzaileei debekua.

Anartean, Harrera Sareak bere gunearekin segitzen du San Juan plazan. Eta euria ari duenean, udaletxeko arkupeetan aterpetzen direlarik, Udalak aulkiak jartzea debekatu die.

Bukatzeko gogoratu, neguko arropak biltzeko lanetan dihardutela Kale Nagusiko 14. Zenbakian. Eta jakitera eman dutenez, bereziki gizonezko arropak behar dituzte. Haur eta emakumeen arropa aski bildu duterlako.