"Miñan" zenbakiak baino are gehiago diren istorio pertsonalak

Atzo arratsaldean migranteen aldeko ekitaldi kulturala antolatu zuen Irungo Harrera Sareak San Juan plazan. Bertan daramate urtebete Hendaiako muga zeharkatzeko helburuarekin Iruna heltzen diren trantsitozko migranteak laguntzen. Badira 6.000 lagun baino gehiago elkartasun sare honek lagundu dituenak. Baina zenbakien atzean istorio pertsonalak daudela erakutsi nahi izan du Amets Arzallusek Susa argitaletxearekin plazaratu berri duen "Miñan" liburuan. Harrera Sareko kidea da Amets, eta berak esplikatu digunez, berez, liburu hau Ibrahima Balde ginearrak idatzi du, ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz.  Irundik iragan diren milaka migranteetako bat besterik ez da Ibrahim. Baina ez da beste migranteak bezalakoa. Horregatik, eta migranteek jasaten duten errealitate gordinaren berri eman beharra zegoelakoan idatzi du liburua.  Amets Arzallusekin mintzatu da Koldo Nausia lankidea, eta honakoa erran dio. 

Azken berriak

Hondarribiko oposizioko udal taldeek egoera ekonomiko eta sanitarioaren aurrean, herritarrak laguntzeko ahalegin handiagoa egin dezala galdegin diote

Noiz arte?

Deskonfinamendu ezberdina Bidasoaren alde batean eta bestean

Uda berezia aurreikus daiteke

Hondarribia dantzan aurten ere, baina beste gisan

COVID-19aren krisia dela eta Hendaian ospatzekoa zen euskal preso eta iheslarien aldeko “Futbol7” ere txapelketa bertan behera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika