[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-04-10

Kultura

Mugaren kontzeptua bi ikuspegi aski ezberdinetatik landuko dute aurtengo RIBERA bekaren irabazleek

Irungo Udaleko Kultur arloak RIBERA beka jaso duten bi proiektuak jakinarazi ditu gaur. Bigarren urtea da Irungo Udalak arte garaikidea, memoria historikoa eta mugaren kontzeptua uztartzen dituzten proiektuak laguntzeko deialdia luzatzen duela. Aurten ikuspegi antropologikoa eta historikoa gailendu da, antzezlan eta bideo dokumental banarekin. 

Aurtengo irabazleek, mugaren kontzeptua bi ikuspegi aski ezberdinetatik landuko dute. Iraitz Agirre eta Iban Gartziak 1659. urteko Faisai Uharteko Bake Itunaren gertaera historikoa aitzaki hartuta, antzezlan herrikoi baten sorkuntza proposatu dute. Genero ikuspegia eta Ipar Euskal Herriko maskarada, tobera eta pastoralak aintzat hartuta. Bestetik, Mikel Uharte eta Heidi Otaduyk, 1993. urtean Europako herrialdeen arteko muga administratiboak kentzearekin batera, Irunek Hendaia eta Pausurekin zituen aduanak desagertu zirenetik gaur egun arte emandako mugaren kontzeptuaren aldaketaz jardungo da, dokumental baten bidez. Eta muga ezagutu ez zuten 25 urteko gazteei hitza emanez. 

RIBERA bekaren onuradunek 9.000 euroko laguntza ekonomikoa eta 9 hilabeteko epea izango dute proiektua garatzeko. Joan den urtekoan bezala, proiektu hauen emaitza irailean Santiagoko mugaren inguruetan ospatuko den arte garaikidearen Ribera topaketan aurkeztu ahal izango dute. Protagonistekin hitz egin dugu