[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-01-29

Berdintasuna

Otsailak 9an amaituko da Asun Casasola ipuin lehiaketan parte hartzeko epea

"Nik sinisten zaitut" gaiarekin, Asun Casasola ipuin lehiaketako laugarren edizioa martxan da. Aurten, lehiaketak lau kategoria izango ditu: bi 10 eta 16 urte arteko gazteentzat, euskaraz eta gazteleraz; eta beste bi 16 urtetik gorakoentzat, hauek ere euskaraz eta gazteleraz. 

Denbora dexente ehon da lehiaketan parte hartzeko eta aste bat barru, otsailak 9an, lehiaketan parte hartzeko epea amaitu egingo da. Honetaz hitz egin dugu, Miren Lantz eta Nerea Sarriegi, Asun Casasola ipuin lehiaketaren antolatzaileekin.

Ipuinak asuncasasolaipuina@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidal daitezke edota Brontë Liburu-dendara (Kale Nagusia 16, Irun) ere bidal daitezke, posta arrunta erabiliz, edo liburu-dendara joan eta bertan utzi.