[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2017-04-21

aktualitatea

Plaiaudin fumigazioa egin izanak arrangura piztu du

Kezkaturik agertu da Bidasoako Lagunak elkartea, Plaianduko lur eremuan fumigazio lanak egin baitituzte. Gogorarazi dute Natura 2000 Sarean aurkitzen dela parke naturala, eta bertan legediak ez duela, hegaztientzako eremu berezia den lur sailean fumigazioa baimentzen.

Apirilaren 20an, atzo beraz, goizeko 11ak eta 12ak bitarte bertako errugbi zelaia fumigatzen ari ziren bi langile ikusi baitituzte. Langileak arropa bereziarekin ikusi zituztenez, Bidasoako Lagunak elkarteko kideei, zer pentsatua eman die. Alegia, botatzen ari ziren produktuak ezer onik ez duela.

Prentsa ohar baten bidez beraz, Plaiandi eta bertan dauden hegazkien babeserako ardurak betetzeko eskatu diete udaletxeari, eta baita azalpenak eman ditzala ere, fumigazio honen zergatia azaltzeko.  Jakinez, esan bezala eremu babestua dela, eta urtaro berezi honetan, non hegaztien migrazio unean aurkitzen garen eta baita ugalketa epean ere.  Horrez gainera, jakin nahiko lukete, Gipuzkoa mailako Natura 2000 sarearen arduradun instituzionala Gipuzkoako Foru Aldundia denez, honen berri ba ote zuen azken honek.