[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-01-23

Politika

Programa osaketa era partehartzailean gauzatuko du Irungo EH Bilduk

Irungo EH Bilduk bere partetik, maiatzaren 26ko udal hauteskundeak prestatzen hasia da. Hainbat hilabete daramatzate, Irun herriarentzako proiektu bat lantzen. Programa osaketa era partehartzailean egiten ari dira, bilerak, eta gaiaren araberako lantaldeak osatuz. Joxe Cayetanok esplikatzen digun bezala, dena, modu partehartzaile eta jasangarri batean oinarritutako hiri eredua eraikitzeko. Partehartze horretarako osatutako lantaldeetan oraindik ere, parte hartzeko aukera badago irun@ehbildu.eus helbidera idatziz.

Dena dela, mamia lantzen ari badira batetik, hori guztia erakundeetan gauzatuko duen egitura antolatu beharra dago, udal hauteskundeetan ordezkari izango direnak. Horretarako ere, EH Bilduk zerrendak eta zerrendaburua hautatzeko prozesua abian jarri berri du, eta guztiz irekia izango da ere.