[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-11-06

Biztanleria

San Miguel-go bizilagunek Auzo Planaren ildoak eztabaidatu, planifikatu eta erabakiko dituzte

San Migel 2025 Auzo Plana osatzeko prozesua aurkeztu dute gaur auzo elkarteak eta Hiritik At kooperatibak. Iada duela zenbait urte Landetxa-Katean burututako Auzoa Amesten proiektuaren ildo beretik, San Migelgo auzokideek 2025 urtera begira, nolako auzoa nahi duten aztertu, eta planifikatzeko prozesu partehartzaile sakon bat abiatu dute.

Gaur eta azaroaren 20ean, arratsaldeko 19:00retan, San Vicente de Paul ikastetxean bilkura ireki bana egingo dituzte, auzokideek euren arrangurak, kezkak, nahiak eta ikusten dituzten beharrak amankomunean jarri, eta auzo plana osatzeko.

Hiritik At kooperatibak bizilagunak prozesuan lagundu, dinamizatu eta auzo planaren txostena osatzeko lan teknikoa egingo du. Bertako Ibai Esteibarlandak esplikatu digu zein den euren helburua.

Azken asteetan auzo elkarteko zein auzoko eragile ezberdinekin bildu dira, informazioa bildu, eta talde eragilea osatzeko. Eta San Migel Auzoaren egungo egoera sozio-ekonomikoa batetik, eta etorkizuneko erronkak eta aukerak zeintzuk diren ikusirik, izan zitezkeen lan ildo edo arlo guztien artean bost eman dituzte lehentasunetan.

Bost lan ildo horietan, gainontzeko guztietan eragina duten bi transbertsalak eta epe luzeko helburuetakoak direla nabarmendu dute. Auzoaren interkulturalitatea eta genero ikuspegia.

Hau guztia behin esanda, gaurko lehendabiziko bilkura oroitaraziko dugu. San Vicente de Paul ikastetxean, arratsaldeko 19:00retan, eta denei irekia. Halere, gazteei deialdi berezia egiten diete, parte har dezaten.