[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-05-22

Gazteria

Sasiko hiru hilabetetan uzteko agindu du epaileak

Hendaiako Sasiko Gaztetxeak epailearen deliberoaren berri jaso du azkenik. Eta etxearen jabe den Pariseko Ospitaleak galdegin bezala, hiru hilabeteko epea eman diete gaztetxea uzteko. Bestenaz, bota eginen dituzte. Halere, ez dute isunik pagatu beharko.

Gazte Asanbladatik argi utzi dute, hiru hilabete barru, Hendaia ez dela gaztetxerik gabe geratuko, eta proiektua han edo hemen, baina biziaraziko dutela.

Anartean, eta gaztetxea utzi beharko badute ere, hastapenean Pariseko Ospitaleak galdegiten zituen okupazio hilabete bakotseko 500 euroko kalte-ordainak, eta kalte moralengatiko isunarik ez dute pagatu beharko.