[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-05-14

Garraioa

Sindikatuek, Guillaume Pepy, SNCFko buruak Biarritzen duen udako etxebizitzaren aurrean ekintza bat burutu dute

SNCFeko tren gidariak asteburuan greba eign ondotik, gaur ere mobilizatu dira. TGV abiadura handiko trenetan adibidez, gaur Hendaia-Parise arteko zerbitzu bakarra izan da. 

Greba eta mobilizazio eguna dute gaurkoa. Miarritzen goiz hontan egindako batzarrean, grebarekin jarraitzea erabaki dute. Honekin batera, aurreko astean aurreratu genuen bezala, Guillaume Pepy  SNCFko buruak Biarritzen duen udako etxebizitzaren aurrean ekintza bat burutu dute.

Guilloume Pepy, Biarritzeko “rue des falaises Beaurivage kaleko 2. Zenbakian»  du udako etxebizitza. CGT, LAB eta SUD sindikatuek deiturik 120 lagun inguru etxebizitzaren aurrean elgarretaratu dira. Trafikoa blokeatu dute eta bertan piknikatzen hasi besteak beste. Jeronimo Prieto LAB sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, SNCFaren pribatizazioa martxan jartzeko erabakiak hartu dituztela salatu du.