[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-06-14

Hirigintza

SPI, EAJ eta EH Bilduk Txenperenea mendebaldea propsosatu dute, Plaiaundiko pisten lekualdatzerako

Si se puede Irun, Eusko Alderdi Jeltzaleak eta irungo EH Bilduk indarrak batu dituzte, Plaiaundiko pisten leku aldatzearen proposamen berriarentzat. Oraingoan, Txenperenea mendebaldea proposatu dute. Hiru taldeek azterlan guztiak egin dituzte, eta aukera hori merkeagoa dela nabarmendu dute. 

Borondate eza leporatu diote udal gobernu sozialistari hiru alderdiek. Xabier Iridoy jeltzalearentzat ezberdintasun ideologikoak albo batera utzi dituzte, pisten lekualdatzea den helburu amankomuna lortzeko.

Europar Batasunak 2019. urterako pistak lekualdatu behar zituztela adierazi zuen. Proposamen berriak baldintza hau beteko lukeen galdegin diegu zinegotziei. Ikusteke dago udal gobernuak nola erantzungo dion proposamenari.