[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-01-17

Hirigintza

SPIk udal gobernuaren zirkulazio politikak kritikatu ditu

Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak bere partetik, gaur Udal Gobernuak azken urteetan aurrera daraman, eta zirkulazioaren kaosa sorrarazten, kaleko aparkalekuen ezabatzeko politikaz mintzatu da.

Joan den asteartean hasi zituzten, Nagore Laffage ezizena izango duen parkearen atontzen lanak, Juan Wolmer biribilgunean. SPIk dio jakina zela aspaldi, behin-behineko aparkaleku horretan parke bat egingo zela, baina orain lanak hasi dituztela, Udal Gobernuak bizilagunei eskaintzen dien aparkaleku alternatiba eskaxa dela. Eta azken urteetako dinamika berekoa.

Miren Etxebeste, SPIko idazkari nagusiaren arabera, sozialisten aparkaleku politika, enpresa pribatuen alde, lurrazpiko aparkalekuak betetzeko estrategia oso bat da.

Zentzu honetan, Juan Wolmer-eko aparkalekuarekin bezala, Irungo beste zenbait auzoetan ere, behin-behineko edo emergentziazko aparkaleku zenbaitzuk etorkizun hurbilean desagertuko direla gogoan du SPIk. Elizatxo hiribideko biribilgunean etxeak eraikitzeko egingo dena, esate baterako.

Hau, eta kale oro berritzerakoan, kaleko aparkalekuak kentzen dituztela kontuan hartuta, orain Arbes eta Palmera-Monteroko bizilagunei TAO gunea ezartzeko eskatzera behartzen ari dietelarik, eskaera zuzena egin dio SPIk Cristina Laborda, Mugikortasun arloko zinegotziari.