Podcast

Unai eta Maialen Oiartzun anai (2019-10-08 15:12:38)


Unai eta Maialen Oiartzun anai-arrebek irundar orori bilera ireki batetan partehartzeko deia luzatu diete gaur. Arratsaldeko 19:00retan CBA Kulturgune

Loidi salan da zita, "Euskarazko Irakurtzaletasuna Irungo Udal Liburutegian" ikerketa osatzeko falta zaien informazioa eskuratu nahi dute, herritarren iritziak jasota. Jose Antonio Loidi Beka 2018 irabazi zuten, eta haien helburua da, batetik euskarari dagokionez, Irungo Udal Liburutegiaren egungo egoera kuantitatiboa jasotzea, baita irakurzaletasuna sustatzeko aktiboak izan daitezkeen jarduerak eta eragileak aztertzea ere. Horretarako, liburu funtsa, egitaraua eta hainbat aditurekin mintzatu dira, baina erabiltzaile edo herritar soilen iritziak behar dituzte, konfirmatzeko, ea euskaldunok ere gaztelerara lerratzen ote garen irakurtzerako garaian, eta zergatik. 

Azken berriak

Oporretan izanen da antxetamedia

Ezenarro eta Navarron garaile, abestentzio handiarekin

Alarma egoeraren amaierak kezkak eta kexak sortu ditu Beran

Zubiak ez dira denentzat ireki

Ekonomia feminista eskola hasiko da Oiartzunen

Irantzu Etxebeste pilotari beratarrak ez du Emakume Maste Cup txapelketako finalera sailkatzerik lortu

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika