[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2017-05-18

aktualitatea

Urantzu pilotalekua berritzear

Irungo Uranzu pilotalekua berritzeko egitasmoaren berri eman du udalak. Baina pilotalekua bakarrik ez, inguru guztia berrituko dute. Horretarako 4,5 milioi euroko aurrekontua erabiliko dute. Urdanibia plaza berrituarekin, San Martzial kale berriarekin, eta Sargia parke berrituarekin bat egingo du frontoiak. Epea ez dute finkatu, ez baitakite oraindik noiz hasi ahal izango diren. Hainbat ezaugarri jakinarazi ditu Irungo udalak, besteak beste : lur eremua 4.163,23 metro koadrokoa izango da, sarbide nagusia Sargia parketik izango du eta genero ikuspegia kontutan hartuko dute.

EH Bilduk bere ikuspundua ere jakitera eman du. Bertako hautetsia den Dani Berasategirekin hitz egin dugu.