[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-06-13

Berdintasuna

Emakume bat erasotu dute Hondarribian

Emakume bat erasotua izan da Hondarribiko San Pedro kalean. Erasoa atzo gertatu zen eta erasotzailea, ustezko bikotea, Ertzaintzak atxilotu zuen, erasoa gertatu bezain laister. Gertatutakoaren azalpena eman digu Txomin Sagarzazu, hondarribiko alkateak.

Erasoa gaitzesteko, elgarretaratzea burutuko da, arratsaldeko zortziretan, San Pedro kalean, Correos parean. Eskualdean jazotako bigarren eraso sexista izan da. Astelehenean, bi hilabetez etxean bahitua egon ostean, emakume batek ihes egitea lortu zuen.