[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-09-13

Politika

Xabier Iridoyrentzat ez da zentsura mozioari buruzko negoziaketa "formalik" egon

Irungo oposizio kritikoa osatzen duten udal talde politikoen artean eztabaida piztu da gaur. Uda hasieratik, bolo-bolo aipatu dute Jose Antonio Santano alkateari zentsura mozioa aurkezteko aukera. Eta EH Bildu zein SPIk joan den astean pilota, edo azken erabaki jeltzaleen teilatuan zela esan ondotik,  Xabier Iridoy, EAJko bozeramaleak ahobetehortz utzi ditu denak. EH Bildu eta SPIrekin zentsura mozioari buruz negoziazio ofizialik aurrera eraman dituenik ukatu baitu, eta haien esperoan dela dio.

Jeltzaleak negoziatzeko prest

Kreditu Modifikazioaren negoziaketak hastea eskatu du Xabier Iridoyk. Jeltzalearen esanetan, modifikazioa uztaileko udalbatzan eztabaidatu behar zen, baina ez zen hala izan.

Uztailak 23ko Bozeramaleen Batzarrean modifikazioa noiz eztabaidatuko zen galdegin zuen Iridoyk eta Santanok iraileko ez ohiko udalbatzan eztabaidatuko zela erantzun zion, babes politikoa izan ala ez. Jeltzaleek sozialistekin negoziatzeko prestutasuna erakutsi dute, ardura argudiatuz.

Sozialistek kreditu modifikaziorako proposamenak publiko egin behar dituztela gehitu du Iridoyk, negoziaketak hasteko. Egoera luzatzearen arrazoia Sozialisten gutxiengoko Gobernua da bozeramalearentzat.