Podcast

Ziklikoki bizitzeko aldarria (2020-02-24 11:59:21)

Ziklikoki bizitzeko aldarria

Hutsetik hasi eta lortu egin du Enarak Iruretagoienak. Oso ezkutuan dagoen teoria praktikara eraman du eta eramaten ikasteko pauta edota gakoak emateko gai da gainera. Bai, ziklikoki bizi da Irundarra (Irun, 1984). Urte luzez kafetegi bateko barra baten gibelean lanean aritu ostean, erraietatik sentituriko deia heldu eta www.viviendoenciclico.com egitasmoa jarri zuen martxan. Egiten gaituena azalerazi eta horren erritmoan bizi. Bizitza eta gorputza erdigunean jarriz, hilerokoaren kulturaren aldarrikapena egiten du eta honen inguruan mintza gaitezen proposatu. Aitziber Zapirain lankideak hitz egin du berarekin.
Jada Ahapetik saioan entzun ahal izan duzue baina tarte honetara ere ekarri nahi izan dugu berria

 

Azken berriak

Hendaiak hizkuntza politika definitzeko esperientzia pilotuan aintzindari da

Burua altxatzeko eta erreferenduma irudikatzeko dinamika mobilizatzailea deitu du Gure Eskuk

Pandemiaren oztopo guzien gainetik, ilusioa berpizteko sinadura bilketa abiatzen du Irungo Gure Eskuk larunbatean

"Euskaraz bizi nahi duen herri libre bat" aldarrikatzen duen kutxa hilaren 20ean helduko da Irunera

Hondarribiako Udalak, baserritarrek eta ostalariek indarrak bildu dituzte Bertako Produktuaren V. Astean

Zaintza erdigunean jartzeko gogoeta feminismotik egitera gonbidatzen gaitu BDS Koop-ek

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika