[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-03-20

aktualitatea

Zinegoak film jaialdiko sei film labur proiektatuko dituzte ostegunean Kultur Etxeko areto nagusian

18:00etatik aurrera da hitzordua. Horien artean Madrilen bizi den Jose A. Cortes Amunarriz zinegile hondarribiarraren azken lana dago, baita aurtengo ekitaldian saritutako bi film: Anders (Publikoaren Film Onenaren Saria), eta Oasis (Senior Epaimahaiaren Film Labur Onenaren Saria). Zinegoaken Hedapenak programaren barruan kokatzen da emanaldia. Otsailaren 18tik martxoaren 3ra egin zuten Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 16. ekitaldia. Jaialdiaren helburua, zinemaren eta artearen bidez identitate, genero eta sexu aniztasunaren gaietan sakontzea da.Heldu den martxoaren 23an, Amua Disko eta Musika Festibala ospatuko dute Hondarribiko Itsas Etxean. Joan den azaroan aurreneko ekitaldia ospatu ondotik, eta lortutako arrakasta ikusirik. Antolatzaileek, festibala hiru mikro-festibaletan banatzea erabaki dute