[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-12-18

Biztanleria

“Zirkulazio askatasuna, eskubide berdinak!”  lemapean, 400 lagun bildu ziren atzo arratsaldean, Hendaia eta Irun arteko Santiagoko Zubian

Migratzaileek pairatzen dituzten jazarpenak, eta libreki herrialde batetik bestera pasatzeko dituzten oztopoak salatu nahi izan dituzte besteak beste, Etorkinekin kolektiboa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, CIMADE erakundeak edota Irungo Harrera Sareak.

Santiagoko zein Behobia-Pausuko zubitik 4.000 migratzaile inguru iragan dira joan den uztailaz geroztik. Hauetako askok atxilotuak eta berriz ere Irunera itzuliak izan dira. Eta egoera hori salatzeko egin zuten atzo mobilizazioa, zubian elkartuz, trafikoa geldituz eta Hendaiako Etorkinen Erretentzio Zentroaren aitzinean kontzentratuz.  

Bildutakoek,pertsona migratzaileak laguntzen jarraitzeko prest agertu dira, baina egoerarekin oso kezkatuak agertu dira eta erakunde publikoen utzikeria salatu dute.

Bestalde, une hontan, Hendaiako Erretentzio Zentroan 40 migratzaile aurkitzen direla salatuzuten atzo. Anartean, Irungo Harrera Sareak, urtarrilaren 26an “Euskal Herria harrera herria” lemapean Manifestazio nazionala deitu du. Urtarrilaren 26an arratsaldeko 17.00etan Irungo FICOBAtik abiatuta.