[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Bozak

EMAKUME SINDIKALISTAK FRANKISMOAN

Emakumeak komunikaziorako Eskubideagatik BOZAK elkartearen helburuen barnean, tokian tokiko memoria historikoa berreskuratzea garrantzitsua da, Behe Bidasoako eskualdearen egituraketa ekarriko baitu.  Azken bi urteotan, gure begirada Espainiako Gerra Zibilaren eta II Mundu Gerraren ondorengo biktimengan, iheslariengan, errefuxiatuengan eta erresistentzian jarri dugu.

Orain diktadura frankista luzean langile mugimenduan eta borroka sindikalean parte hartu zutenek pairatu zuten errepresio gogorrean sartuko gara.  Klandestinitatean mugitu ziren, baina Erregimenaren aurkako erresistentziaren gotorleku nagusietakoak izan ziren.

Lan honetan, borroka haietan parte hartu zutenen testigantzak bildu eta zabaldu nahi ditugu, batez ere emakume langile eta sindikalisten testigantzak, Irunen; izan ere, orduan jarduera industrial handia zegoen, eta horrek jarduera sindikal handia ekarri zuen.

Lan sindikalean inplikatutako emakume eta gizon haiengana iristeko, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen laguntza izango dugu.

Emankizuna Data
Emakume sindikalistak frankismoan

1936-39ko gerra zibilaren amaierak Espainiar Estatu osoan garaile eta garaituen logika eta praktika ezarri zuen. Gizartearen alde garaituak ez zuen garailearen arauei men egitea beste erremediorik izan,  hamarkadak iraun zuen eta beren nortasuna ito zuen isiltasun batean sartuta bizirauteko. Errepublikarekin lerratutako erakunde politiko eta sindikaletan aritu zirenek errepresiorik gogorrena pairatu zuten.

Hala ere, lehenengo urteetan modu anitzetan Diktadurari aurre egitea erabaki zutenak egon ziren, baita armak eskuan gerrilletan aritu ere, “makiak” deitutakoetan. PCE alderdi komunistaren laguntza soilik izan zuten, II Mundu Gerra bukatu arte. Beste ideologiez eratutako erresistentzia-guneak ere izan ziren, baina borroka-modu hori desagertuz joan zen Aliatuak Francoren Erregimenaren aurka egingo ez zutela ikusi ahala.

40. hamarkadaren bukaeran, indar erresistente hori langile-mugimendu izaten hasi zen. Lehenengo mobilizazio garrantzitsuak, oraindik ere bat-batekoak eta sakabanatuak, Euskal Herrian eta Katalunian gertatzen dira. Bizkaiko eta Gipuzkoako 1947ko maiatzaren 1eko greba orokorra nabarmen daiteke. Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren sostenguarekin, oso gogor erreprimitutako protesta bat egin zen, eta bertan abertzaleek eta ezkerreko jendeak parte hartu zuten.  Aurrerago, beste greba orokor batzuk gertatu ziren, eta ikasle-mugimendu hasiberri bat gehitu zitzaien. 

Bien bitartean, Erregimenak bere sindikatu bertikal propioa eratu zuen, ofiziala zen bakarra, eta langile guztiek afiliatu beharra zuten nahi eta nahi ez. Patronalaren interesak babesten zituen sindikatu bat zen, eta Erregimenaren lan-araudia ezartzea ekarri zuen. 1958an, Hitzarmen Kolektiboen Legea eman zen, eta horren bidez soldatak eta lan-baldintzak enpresarien eta langileen arteko itunekin finkatzen zirela ezartzen zen.

Aldi berean, klandestinitatean, berriro ere CNT anarkista eta UGT sozialista eratzen joan ziren, baita ELA-STV Euskal Herrian ere. 60. Hamarkadan PCEri lotutako Langile Komisioak (LK) egituratzen dira. Beste eraketa txikiago batzuk ere sortu ziren. 

Erregimenak ezarritako baldintzen eta langile-mugimendu nahiz mugimendu sindikalaren berregituraketaren artean, lan-gatazkak ugaldu ziren, eta erresistentzia frankistaren pilareetako bat bilakatu zen borroka sindikala.

ELKARRIZKETAK: Paki Moreno, Nati Rufo, Pili Urkia

 

2019-06-18