[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Pausumedia

Aitzurra

"Elikatu, jan, sabela bete, eta zer jan, eta zer egin jan ahal izateko, eta nola eskuratu elikagai horiek... eta nondik. Hori izan da gizakion kezka nagusia milaka urtetan.

Gaur egun, aldiz, saltegietatik asetzen dugu sabela. Baina zein preziotan? Eta zer jaten dugu? Eta nondik dator jaten dugun hori?

Garaiak aldatu dira, baina galderak bere horretan segitzen dutelako, AITZURRA irratsaioan nekazaritza-laborantza, lurraren aprobetxamendua, ekoizpen ereduak, industria alimentarioa, transgenikoak.... eta entzuleen zalantzak argitzen saiatzen gara gure eskualdeko baserritar eta adituen eskutik.

AITZURRA: asteazkenero 9:30etik 10:00etara, Goizeko Kafea-ren ondotik."

Emankizuna Data
Hondarribiko Marla baserriko ardi-gazta eta kontsumo jasangarriaren irizpideak aste honetan protagonista

Jaizkibelgo magalean,Justiz aldameneko Marlako parajeetan bizi eta lan egiten dute Aitz Arrieta eta Eider Vitoriak. Kaletarrak izan arren, 2008az geroztik ardi esplotazioa martxan dute bertan, eta euren ardi-gazta bertan eta Hondarribiko Azokan (Tudelenea baserriaren postuan) saltzen dute besteak beste. Txikitako ametsa betetzen ari dela azaldu digu Aitz Arrietak, baina proiektua abian jarri zutenetik oztopo ugari topatu dituzte bidean.

Aitz Arrieta dugu aste hontako gure gonbidatua. Bestalde, Xixare baratze kooperatibako Miguelen eskutik, astero bezala hainbat xehetasun jasoko ditugu. Gaurkoan, kontsumo jasangarri, ekologiko, arduratsu eta bertokoaren alde egiteko jarraitu beharreko irizpide nagusiak zerrendatuko dizkigu.

2014-01-15
Aitzurra ere indartsu berrian!

Hemen duzue aste honetan Aitzurra saioa. Gaurko honetan, Hondarribiako udalak eskainiko dituen lur sailak hizpide, besteak beste.

2014-01-08
Aitzurra 13-12-04

Idokiren azoka, Hondarribiko azoka eta Lezoraino hurbilduko gera bertako kontsumo taldeko kide den Josetxorekin hitzegingo dugu.

2013-12-05
Aitzurra 13-11-27

Gaurko irratsaioan Oier Fuentes, Bidazi proiektuko kidearekin hitzegiten dugu, horretaz gain euriteen ondotik Baratzaren ebaluaketa egiten dugu eta astero bezala agenda kontuak ere aipatu ditugu.

2013-11-26
2013-11-13 - Aitzurra

Gaurko saioan babari buruz hitzegiten dugu, horretaz gain gaurko gai nagusia "errigora" ekimena aipatu dugu eta bukatzeko agenda kontuak.

2013-11-12
Aitzurra 2013 10 30

Aste honetan Gustoki kooperatiba ezagutuko dugu besteak bestea Aitzurra saioan

2013-10-30
Legia baserriko nekazariarekin mintzatu gara, azakien sasoia hastera doan honetan

Aste honetan, azakiak landuko ditugu Xixare baratze kooperatibako Migelekin, eta Hondarribiko Borda Berri baserriko kideen eskutik, sasoi hasieran azakiek dituzten prezioak jakingo ditugu.

Bestalde, udaberri-uda nola pasatu duen, eta bere Legia baserriko baratze zabaletan zertan ari den esplikatuko digu Joxe Inazio Zunzundegi nekazari hondarribitarrak.

2013-09-25
Aitzurra 13-09-17

Migeltxok gaurkoan babarrunaren inguruan hitzegiten digu, horretaz gain, gaurko gonbidatu nagusia: Pantxika Halsouete laborari Urruñarra, BLE elkarteko teknikaria.

2013-09-20