[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Antxeta Irratia

Bidasoaldeko Efemerideak

Saio berri honetan, Bidasoa bailararen inguruan gehiago ezagutzeko aukera paregabea.

Emankizuna Data
2011-12-13 - Bidasoaldeko efemerideak

1898ko Abenduaren 13an iritsi zen kale argiztapen elektrikoa Hondarribira, Iruñako Tomas de Garmendiarekin egin zuten kontratua.

2011-12-13
2011-12-12 - Bidasoaldeko efemerideak

1509garren urteko abenduaren 12an, Etcheverry izeneko apaiz hendaiar batek Gaztela Leonen erositako zaldi batekin Hendaiara bueltan, Nafarroatik Behobirako bidean zijoala asaltatu zuten eta zaldia lapurtu zioten.

2011-12-12
2011-12-09 - Bidasoaldeko efemerideak

1634garren urtean izandako izurrite baten ondorioz, Hondarribiko 1600 biztanleen %30a hil zen, urte hartako abenduaren 9 batean.

2011-12-09
2011-12-08 - Bidasoaldeko efemerideak

1767ko abenduaren 8an eginiko bilkura batean, Irungo artxiboko dokumentuak Junkal elizako sakristiatik atera eta leku erosoago batera eramateko erabakia hartu zuten.

2011-12-08
2011-12-07 - Bidasoaldeko efemerideak

1508garren urteko abenduaren 7an jarri zuten Irungo Junkal elizaren eraikuntzaren lehenengo harria. BereZ, Beraunen zegoen eliza zaharra txikia gelditu zitzaielako.

2011-12-07
2011-12-06 - Bidasoaldeko efemerideak

XIXgarren mendean, Europa osoan zehar zabaldu ziteken pandemiaren baten arriskua zegoela eta, Behobiako mugan neurriak hartzen ziren, pertsonak, objetuak edo elikagaiak, beharreko osasun kontrolik gabe pasa ez zitezen.

2011-12-06
2011-12-05 - Bidasoaldeko efemerideak

1903garren urteko abenduaren 5ean, Hondarribitarrak aho bete hortz geratu ziren Prudentzio San Senbastian Oiartzuarraren historioakin. 27 urte zituen eta egun hartan Jaikibelko arroketan dagoen Zezentegi kobazuloan zortzi hilabete bizitzen zeramala harrapatu zuten karabinieroak.

2011-12-05
2011-12-02 - Bidasoaldeko efemerideak

Faisaien uhartetik hurbil daude Galera, Santiago Aurrea eta Hiru Kanale uharteak. Aintzinean, auzoko gizon eta emakumeek lantzen zituzten uharte hoietako lurrak.

2011-12-02
2011-12-01 - Bidasoaldeko efemerideak

Irungo Blaia udal hilerria gaur duela 113 urte inauguratu zuten, 1898garren urtean hain zuzen ere.

2011-12-01
2011-11-30 - Bidasoaldeko efemerideak

Gaur bi urte besterik ez dira bete, Hendaiako hiri erdiko Sotua jatetxe zaharraren eraikina bota zutela eta Antxeta Irratiaren parean, parke berri bat eraiki zutela.

2011-11-30
2011-11-28 - Bidasoaldeko efemerideak

Gure bailarako historian zehar, Hondarribitar eta Hendaiarren arteko liskarrak ugariak izan dira Bidasoa ibaiaren bi hertzetan. Jacques Alleaume, Frantziako erregearen ingeniariaren kasua dugu hauetako bat.

2011-11-28
2011-11-25 - Bidasoaldeko efemerideak

Trenbideak sekulako garapen ekonomikoa eragin zuen Irunen XIXgarren mendearen bukaeran, baina gauza guztiek dute bere alde iluna ere.

2011-11-25
2011-11-24 - Bidasoaldeko efemerideak

Hondarribiko udal batzarrak 1979garren urteko azaroaren 24ean erabaki zuen herriari Fuenterrabia izenaren ordez, Hondarribia izena jartzea.

2011-11-24
2011-11-22 - Bidasoaldeko efemerideak

Irungo udaltzaingoaren egungo eraikina, 1927garren urteko azaroaren 22an hasi ziren eraikitzen, Irungo abere hiltegi munizipala bezala erabiltzeko.

2011-11-22
2011-11-21 - Bidasoaldeko efemerideak

1898garren urtean sortu zuten tren txikito Irunen. Trenbide honek, Irun eta Endarlaza, elkar lotzen zituen.

2011-11-21
2011-11-18 - Bidasoaldeko efemerideak

Irungo Victoriano Juaristi kalea ezaguna bada ere, haren bizitza, ez hainbeste. XXgarren mende hasieran, zirugiaren erreferentzia, bilakatu zuen Irun.

2011-11-18
2011-11-17 - Bidasoaldeko efemerideak

1626garren urtean Done Pedroko itsas gizonen kofradiak 50 ducado eman zituen, San Juan de Salaberria, Argeliako kartzela batetik askatzeko.

2011-11-17
2011-11-16 - Bidasoaldeko efemerideak

XIXgarrren mendearen bukaeran hainbat lagun hil ziren Irunen kutsatutako elikagaien ondorioz, eta bertako harategi, arraindegi eta okindegietan udalak neurri zorrotzak ezarri zituen.

2011-11-16
2011-11-15 - Bidasoaldeko efemerideak

Hondarribiko Guadalupeko fuertea edo gotorlekuaren obrak abiatzeko ekitaldia 1887ko azaroaren 15ean ospatu zuten.

2011-11-15
2011-11-14 - Bidasoaldeko efemerideak

Hondarribiko alde zaharreko parrokiaren sakristia, 1656garren urtean estreinatu zuten, gaur, duela, 355 urte.

2011-11-14
2011-11-10 - Bidasoaldeko efemerideak

1903garren urtean, Hondarribiko arma plazako mutilen eskola eta denda kaleko nesken eskola, biteri eskola berrira lekuz aldatu zituzten.

2011-11-10
2011-11-09 - Bidasoaldeko efemerideak

Irungo Ama Xantalengo iturria 170 urtez irundarren ur beharrak asetzeko iturri nagusia izan zen.

2011-11-09