[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Pausumedia

Ezker Gantxoa

Bixargorri, Iragorri eta Harkoi-k gidatzen duten irratsaio kritikoa. Asteazkenetan izaten da hedapena, bi astean behin, 22:00tatik 23:30tara. Atal ezberdinez osatua dago, "Lapiko Gorria", "Astindu Burua eta Irauli Mundua" eta "Ezker Gantxoa".

Saioaren errepikapena Ostegunetan 14:00tatik 15:30tara.

Emankizuna Data

Iepe!! Urteko lehen irratsaioa berritasun anitzekin datorkigu: Esan ozenki!!, Astindu burua ta irauli mundua eta Lapiko Gorria. Gure Kabuz Ala Hil dokumentalaz hitzegin dugu Xalba-rekin eta jarraia Limoi-rekin agroekologiaz mintzatu gara. Gaurko esaldia:"Obeditzen irakasten duen hezkuntza baten alde ez dut borrokatzen, pentsatzen irakatsiko duen hezkuntza baten alde borrokatzen dut"

2016-01-14

Iepe!! Gaurkoan NO-DOak gure irratsaioa barneratu du, zer gertatu da? Gerora 50 gazte auzipertuen egoeraz Mikel Button-ekin hitzegin dugu, bukatzeko Iragorrik Andaluzian eginiko bidaiaren azalpenak jaso ditugu. Gaurko esaldia: "Gizateriarekin ditugun zorrak kitatzea da internazionalista izatea. Besteengatik borrokatzeko gai ez dena, ez da inoiz norberarengatik borrokatzeko gai izango".

HURRENGO SAIOA URTARRILAREN 13AN IZANGO DA.

2015-12-17

Kaixo entzuleok!! Gaurkoan saio berezia ekarri dizuegu, asteazkenenero bezala Lakaxitan asteazken kulturalak izaten dira eta gaurko honetan bertan izan zen mahaingurua ekarri dizuegu. "Herri komunikabideen mahaingurua" egon zen eta bertan partaide Topatuko Dornaku, Angula Berriako Mariano, Zintzilik irratiko Onorio eta Ezker Gantxoko kideak egon ginen. Saioa Gazteleraz eta Euskaraz dago.

2015-12-03

Iepe!! Gaurkoan zuekin Martxel Telletxea izango dugu, bera Hezkuntzan Geu Eragile-ko kidea da eta hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa egingo digu, baita azaroak 28an egingo den mobilizaziora zergatik jun beharko genukeen azaldu. Euskal Herrian hezkuntza sistema propioa!! Gaurko esaldia: Sozialismoa edo basakeria.

2015-11-19

Kaixo entzuleok!! Gaurkoan zuekin OLIBA GORRIAK taldeko Ezkerra izan dugu gure artean, beraien ibilbideari errepaso bat emaneteko. Jarraian EHBilduko Oinatzek Ikust Alai "affaire" inguruan azalpenak eman dizkigu. Gaurko esaldia "Ez diezaiegun irakasleei eskatu etxeko gabeziak konpon ditzaten"

2015-11-05

Kaixo!! Berririo ere zuekin gaituzue, gaurkoan bi gai nagusi izango ditugu gurean, batetik Lakaxitak antolatzen dituen asteazken kulturalak ekarri dizkizuegu Iune elkarrizketatuaz, bestetik Ekonomia sozialaz mintzatu gara Ibairekin. Gaurko esaldia "Estatua burgesiaren arazoak gestionatzen dituen komite bat da"

2015-10-22

Kaixo!! Kurtsoko lehen irratsaioa zuekin eta gauza interesgarriz josia. Lehenengo elkarrizketa Julen Askapenako kidearekin izan dugu, urrian izango dituzten ekimenen arira eta ilegalizazio eskaeraren inguruan mintzatu zaigu. Bukatzeko Iragorrik Catalunya aldean ikusitako azaldu digu. "Serà un dia que durarà anys" Urteak iraungo dituen eguna izango da. "Ovidi Montllor"

2015-10-08
Catalunya Visca la Terra

Ezker Gantxoa eta AngulaBerriaren arteko elkarlana, jarraitu Iragorriren kronikak!!

1.-Elkarrizketa, Asko izan dira entzun ditugun duda, ilusio eta grinak, baina gaurkoan ez ditugu guk adieraziko. Gurekin eskolan Teresa Vidal izan dugu, esker independentistako aspaldiko kidea, eta ilusioz beterik, berak egin digu egoeraren analisi txukun bat, eta etorri daitekeenaren aurrerapen bat. Gozatu indarrez eta esperantzaz beterik datozen hitzokin… Visca la terra lliure!

2.-Elkarrizketa, Kontaketa eta gero, Txidorara bueltatu, eta hantxe harrapatu dugu Carles, esker independentistako aspaldiko ezaguna, jarri den pantailari begira begira dago,baina guk elakrrizketa bat zor digula gogorarazi eta kale kantoi baten honakoa kontatu digu, Irailak 27ko 21:00 ak aldera….

2015-09-27

Kaixo!! Gaurkoan zuekin Gure Esku Dago-ren antolakuntzan dabilen Jexux elkarrizketatu dugu, nola doa dena? Lan ugari?. Bestetik Aratz ekarri dugu gurera Irungo jai alternatiboen inguruan mintzatu gara. 30 bakarrik ez delako jai eguna!!

Hau izan da kurtsoko azken irratsaioa, udara bukatzean itzuliko gara. JAIA ETA BORROKA!! Aio!!

2015-06-18

Kaixo entzuleok!! Gaurkoan zuekin Mikel Button izango dugu, bera madrilen epaitua izaten hari den gazteetako bat dugu eta bere egoera eta sentsazioak azalduko dizkigu. Ondoren hauteskundeen inguruko analisi bat egingo digu Bixargorrik. 9ak LIBRE!!

2015-06-04

Kaixo!! Gaurkoan Herri harresian egondako erasoaren inguruan mintzatu gara, analisi eta guzti.

2015-05-21

Kaixo!! Gaurkoan zuengana Maitzaren 1 zergatik ospatzen den ekarri dugu gogora, jai eguna? borroka eguna? Bestetik hauteskundeen atarian egonik analisia egin digu Bixargorrik. Ondo izan!!

2015-05-07

Iepe!! Gaurkoan gurean ERNAIko gazteak izan ditugu Gazte Martxako abenturak kontatzeko. Jarrain Iragorri jauna ERREKALEOR aldera bidali dugu bere kronika egin dezan. ERREKALEOR BIZIRIK!!

2015-04-23

Gaurkoan kamioi ibiltariaren berri eman dugu, JAION!!!!, alegia, eta horren ostean KITZIKAN sexu askapenerako mugimenduko kide batekin egondu gara solasean. Euskararen defentsan geure ezker gantxoa Idoia Mendiarentzat.

2015-04-09

Iepe!! Gaurkoan zuekin Hiritik At-eko Miren Lantz izango dugu eta LakaxitaKoop-en inguruan hitzegingo digu. Ondoren Xabi Ikasle Abertzaleak-eko kideak pasaden astean eginiko mobilizazioen balorazio egingo digu. Aio!!

2015-03-26

Iepe!! Gaurkoan zuekin Ernaik eta Aintzinak antolaturiko Gazte Martxa izango dugu hizpide, horretarako Aratz eta Oier izango ditugu gurean. Bukatzeko Iragorri jaunak CHE Guevararen inguruko kronikaren amaiera izango dugu.

2015-03-12

Iepe!! Gaurkoan aspaldiko partez gurekin Iragorri jauna izango dugu, bere hegoameriketakako bidean CHE GUEVARAz hitzegingo digularik, 3 zatitan banatua gaur aurreneko biak eskainiaz. Bi zati horien tartean Haizea Askapenako kideak antolakunde onen ilegalizazio eskaeraz hitzegingo digu. GORA INTERNAZIONALISMOA!! GORA ASKAPENA!!

2015-02-26

Iepe!! Gaurkoan zuekin Haizea izango dugu, bera Askapenako kidea dugu eta urtero antolatzen duten brigada kanpainaren inguruan hitzegingo digu. Honen ostean Martxel Telletxea-k HGE (Hezkuntzan Geu Eragile) herri eragileaz mintzatuko zaigu.

2015-02-12

Iepe!! Gaurkoan zuekin Mirentxin-etaz hitzegingo dugu Txingurri-rekin, zer nolako zerbitzua eskaintzen duten eta zergatik dabiltzan jende bila ezagutzeko. Jarraian Antxeta irratiak antolatu duen bake jardunaldietaz harituko gara. Ondo izan!!

2015-01-29

Kaxo!! Gaurkoan zuekin TTIP-aren inguruan hitzegiteko Julen Askapenako kideak izango dugu. Zer da? Zergatik aurka egin? Ondoren Xabi Ikasle Abertzaleko kidea elkarrizketatu dugu eginiko mobilizazioen ebaluazio egiteko eta etorkizunari begira ze egin nahi duten azaltzeko.

TTIP GELDITU!!

2015-01-15

Kaixo entzuleok!! Gaurkoan zuekin Asun izango dugu, bera Etxerat-eko kidea da eta gabonetan Irunen egingo diren presoen aldeko mobilizazioetaz hitzegingo digu. Ondoren Alaitz-ekin mintzatuko gara bere brigadista esperientziaz Palestinan, baita Euskal Herrian aurkeztu den Yallah ekimenaz ere. PALESTINA AURRERA!! EUSKAL PRESOAK ETXERA!!

2014-12-18

Iepe!! Gaurkoan zuekin Oihana Etxabarrieta izango dugu gurean eta emakumeek kaletik jasotzen dituzten "lausenguen edo piropoen" inguruan mintzatuko gara. Jarraian Olatz Bengoetxea-rekin Euskararen egunak ekarritako egitaraua aztertuko dugu, baita sentsazioak ere. EUSKALDUNA BAZARA, EGIZAZU EUSKARAZ!!!

2014-12-04

Iepe!! Gaurkoan zuekin Oiartzun aldera joan gara eta bertan Ohianerekin hitzegin dugu "hitza eta pitza" ekimenaren inguruan azalpenak emateko. Ondoren berriz Atharekin hitzengin dugu berak Catalunya aldera eginiko bidaian (azaroak 9an)ze ikusi zuen azaltzeko. Aio!!

2014-11-20

kaxo entzuleok!!!! AHTko Amagoia kideaekin izan gara solasean Hernialdean eragindako zuloaren inguruan. Horren ostean, Iragorrik Kurduen inguruko kokapen bat in digu eta bukatzeko, beti bezala, geure Ezker gantxoa. AMA LURRA DEFENDA DEZAGUN!!! GORA KURDISTANgo borrokalariak!!!

2014-11-06

Gaurkoan zuekin Xalba izango dugu, bera SEGIko kide izateagatik espetxeratze arrixkuan dagoen 28 gazteetako bat da. Ondoren Garazik Ostiral hontan ERNAIk antolatu duen Pintxopoteaz hitzegin digu. 28AK LIBRE!!!!

2014-10-23