[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Herrihotsak

Gonekin Ero Bero

Gonekin Ero Bero, emakumeak egina denontzat.

Feminismoa, sexualitatea, aisia, kultura, sorkuntza, elkarlana: emakumeok badugu zer adierazi.

Emankizuna Data
2013-03-12 - Gonekin Ero Bero

Ainara Santamaria, Maitasun erromantikoaz hitzegingo dugu. ‘Ikasketa feministak eta generokoak’ masterraren baitan, musikagintza eta maitasun erromantikoa aztertu ditu Ainara Santamariak, Hesian taldea adibide gisa hartuta.

2013-03-13

Martxoaren 8a gertu da!!!! eta honen inguruan gure ikuspuntu baina baita Irlandako Acces radioko neskak eta Frantziako Oloron irratiko nesken ikuspuntua izan dugu!! Aspaldiko partez txolin txolin aritu gara, farre pixkat egiten!!! Animatu eta entzun ezazue!

2013-03-05
Gonekin ero bero 2013 2 26

Gaurkoan pil pilean dagoen gatazka landu dugu: zahar egoitzetan ematen ari den lan gatazka. Horretarako Ainara izan dugu gurean. Pelikuletan emakumeon presentziaz aritu gara gero testu polit baten sarrerarekin.

2013-02-26

Maitane Rascón long-board kirolariarekin hitz egin dugu. Dornakurekin, berri ezberdinak jorratu ditugu.

2013-02-19

Emarock proiektuko Saioa izan dugu gure artean lehen atalean eta horren ostean Rakelekin hitzegin dugu sexologia zientzia bilakatzeko beharraren inguruan.

2013-02-12

Zinemagintzan zuzendari diren emakume ezberdinen inguruen berri izan dugu, baita beraiek egindako lanen inguruan ere. Bukatzeko musika munduan Silvia Perez Cruz abeslariaren proiektu ezberdinak jakin eta entzuteko parada izan dugu. Oso saio goxua!!!

2013-02-04

Transmisio oralaren inguruan eztabaidatzeko aukera izan dugu, hortarako Bea eta Irantzu izan ditugu gure artean lehenik eta behin beraien antzerki obren inguruan hitzegiteko. Bukatzeko Amaia Lainon elkarrizketatu dugu, bere sorkuntza mundua ezagutzeko asmoz, hoien artean Poesia kaxa obra.

2013-01-29

Gaurkoan Altxa neskatxako bi kide izan ditugu gure artean beraien mugimenduaren berri emateko eta horren ostean Oihanak Virginia Woolf-eri buruz hitz egin digu, oso interesgarria!!!!!

2013-01-19

Gaukoan Dornakuk berri ezberdinak ekarri dizkigu hilero bezela, eta ondoren Bertha Gaztelumendi izan dugu gure artean Mariposas en el hierro dokumentalaren inguruan hitzegiteko.

2013-01-12

Gaurkoan Indian emandako gertakarien inguruan mintzatu gara lehenengo zatian eta ondoren zine mutuko zenbait emakume aktoreren bizitzari errepasoa egin diogu.

2013-01-08

Dornakuk Deustoko berria aztertu du medio ezberdinen bitartez eta, horren ostean, Raquelek sexualitatearen inguruko eztabaida proposatu du.

2012-12-18

Urteko berri batzuen errepasoa egin dugu gaurkoan.

2012-12-11

Gaurkoan, Txatxilipurdi elkarteko Arantzarekin aritu gara jostailuen inguruan. Bestetik, historia atalean, sufrajisten inguruan mintzatu gara.

2012-12-04

Gaurkoan, ekofeminismoa izan dugu hizpide lehen zatian. Bestetik, gazteei zuzendutako bi pelikula eta serie bat aztertu ditugu genero ikuspundutik.

2012-11-27
Gonekin Ero Bero 2012-11-20

Lehen atalan, historian zehar feminismoan aritu diren emakumeen bizitzak aipatu ditugu. Bestetik, azaroak 25, sexismoaren aurkako eguna, izan dugu hizpide.

2012-11-21

Gaurkoan, Ustaritz Betelu izan dugu Kurba praktika artistika feminista taldearen nondik norakoak kontatzen. Bestetik, Dornaku izan dugu medioei begirada feminista ematen.

2012-11-13

Gaurkoan emakumeak istorian zehar gizon papera hartu behar izan dutenen istorioen adibideak ekarri ditugu gure saiora eta horren ostean hezkuntzan sexualitatearen gaiak duen presentziaren inguruan eztabaidatu dugu.

2012-11-06

Gaurkoan, Asiara gerturatu gara. Bestetik, Ainara Goikoetxea, Iurre Telleria eta Joxean Goikoetxearekin elkarrizketa izan dugu Azken bidaia dokumentalaren inguruan.

2012-10-30

Gaurkoan, gure korrespontsala berreskuratu dugu baina formatu berria estreinatu du. Bloke internazionalista ere zabaldu dugu, Maite Gutierrez Guatemalan dagoen kooperante feministarekin.

2012-10-16

Gaurkoan, Zinemakumeak ekitaldiaren berri eman dugu, Simone de Beauvoir kolektiboko kide baten eskutik. Gero, emakumea historian atala izan dugu.

2012-10-09

Tenporada berria hasi dugu!!!! Pussy Riot mugimenduaren inguruan aritu gara eta gero Kumbia Queers taldeari elkarrizketa egin diogu, oso interesgarria!!!!!

2012-10-02

Amparo Sanchez-i eskeinitako saio musikala duzue hauxe!!! Amparanoia eta bere bakarkako ibilbideko abesti dantzagarriekin goza ezazue!!!

2012-07-24

Maggie Bullenekin hitzegiten aritu gara, berak eta beste antropologa talde batek gazteak eta generoaren inguruan egin duten ikerketa proiektuaren inguruan. Etzazu galdu!!!

2012-07-16

Gaur dornakuk emakume gidariaren mitoen inguruan hitzein digu eta ondoren kultur gomendio piloa eskeini ditugu, kortoak, Zuloak dokumentala, jaialdiak... Etzazu galdu gaurko irratsaioa!!

2012-07-10

Irratsaio berezia gaurkoa, gure kolaboratzaile Erotikus Festibus estudiora etorri zaigu zuzenean eta sexualitatearen inguruko mahai-ingurua izan dugu beste gonbidatu aditu batzuekin batera.

2012-06-24