[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Antxeta Irratia

Hot Shot

Jamaikar musika skatik rockstedyra, reggaetik gaurko musikara Selektah Amundaren eskutik.

Emankizuna Data
2017-04-24 - Hot Shot

Gaurkoan, aste "santua" dela eta, talde berezi bat izango dugu irratsaioan. Ska/Reggae kristaua egiten duten Estatu Batuar Batzuk, The Israelites taldea hain zuzen. 1989. urtean sortu zen skinhead kristau talde hau. Ausartuko nintzen esaten talde bakarra edo bakarretakoa dela gai erlijiosoak erritmo hauekin elkartzen dituztenak rasta mugimenduaz gain. arraroa da hau ikustea eta zein momentu hobea aste honen ondoren haien musika entzuteko. Los Angeleseko elizetan kontzertuak ematera iritsi dira, ezin dezaket imaginatu hemen horrelakorik pasa daitekeenik jajaja, hau soilik Estatu Batuetan pasa daiteke.... Entzun haien musika segidan! Gozatu!

2017-04-17
2017-04-03 - Hot Shot

Gaurkoan Bamboo disketxe britainiarra edukiko dugu saioan. 1970 eta 1972 urte bitartean aktibo egon zen disketxea izan zen. Bi urtetan soilik 66 single eta 16 LP argitaratu zituzten Sir Coxsone Dodd nagusiaren materiala soilik. 70. hamarkada hasieran, haren jamaikar kantuak argitaratzeko erabili zen disketxe hau, Trojan eta Pama recordsen itzalpean geratua. Zailegia zen Britainia Handian bi hauei konpetentzia egitea, baina espero baino konpetentzia gehio egitea lortu zuten. Haien mailara iritsi ez arren, kanta mordo eta bikainak entzun ditzakegu diska hauetan. Segidan ordu beteko aukeraketa entzungai izango duzue. Gozatu!!

2017-03-30
2017-03-13 - Hot Shot

Guarko saioan, asteburu honetan egingo den Mojo Working Soul eta R&B jaialdia dela eta, soul kanta desberdinak eta haien jamaikar bertsioak entzungo ditugu. 4 egunez musika beltzaz jantziko da Gipuzkoako hiriburua. TT SYNDICATE, SPYDER TURNER & BETTY HARRIS, SOWETO, BRENDA HOLLOWAY & THE CONTOURS taldeak dira kartel buru DJ etaz aparte. 96 orduz musika beltzarik onenarekin. Dagoeneko sarrera asko saldu dira eta larunbaterako agortuak daude!! Gozatu musikarekin!! 

2017-03-10
2017-02-27 - Hot Shot

Gaurko saioan, skinhead binilo zaleok aspalditik itxaroten ari ginen disko bat aurkeztuko dugu, "Spirit Of '69 - The Boss Reggae Sevens Collection" 7x7"ko bilduma. Abuztua erdialdetik argitalpen honen berri eman zuten eta arazo batzuen ondorioz urrian atera beharrean, pasa den astean atera zen 5 hilabeteko atzerapenarekin. Baina azkenean gure eskuartean daukagu. Gramos askoko 7 single luxuzko kaxa batean, gaur egun lortezinak edo lortzeko dirutza ordaindu beharreko kantez josia. Presentazio txukuna Trojan Recordes egin oi duen bezala skinhead reggae doinu bikainez betea. Espektazio handia izan du reggae musika zaleen artean eta jada ale pila salduak daude. Ez du asko iraungo merkatuan prezio originalean. Duela 10 urte atera zen bezala "Haunted House - The Skinhead Sevens Boxset" bildumaren bidea hartzen ari da. Arrakasta handia izan zuen eta gaur egun 150€tik gora aurkitzen dira merkeen. Segidan 7 singleak osorik entzungo ditugu eta ondoren beste bildumatik kanta honenetako batzuk. Gozatu!!.

2017-02-23
2017-02-13 - Hot Shot

Gaurko saioan rocksteady eta reggae disketxe famatu bat izango dugu protagonista, Blue Cat. 1968. urte hasieran atera zuen bere aurreneko diskoa eta 1969. urte amaierararte iraun zuen bere azken diska aterataz. Bi urte hauetan, rocksteadyaren eboluzioa jasan zuen eta argi ikusten da kantak denbora pasa ala aldaketa hori datorrela reggae musikara eraldatuz. Urte garrantzitsua zen hau, musika mota berri eta potente bat zetorrelako. Indar askorekin sartu zen jendeari barreneraino sartuz. 75 erreferentzia atera zituzten eta LP rekopilazio bat. Pila bat bi urtetan soilik izateko. Disketxe hau, erreferentzia da skinhead mugimenduarentzat. Jaimaikar musikaren urte biribilenak biltzen ditu eta, "hit" askorekin. Segidan aukeraketa bat entzun dezakezue. Gozatu!!!

2017-02-10
2017-01-30 - Hot Shot

Gaurkoan Madrideko Reggae eta Rocksteady talde paregabe bat izango dugu saioan, Hypocondriacs taldea. Orain arte ezkutuan ibili da talde hau, aurpegirik eman gabe, baina pasaden egunetan albiste bikain baten harira lehendabiziko aldiz eta kanta berria aurkeztearen aitzakiarekin bideoklip baten bidez taldekideak nortzuk diren ikusi dugu. Honekin batera, lehendabiziko kontzertua eskeiniko dute datorren asteburuan, Otsailaren 3an, 22:30etan hain zuzen. Kanta berri honek "I Know Now" izena du eta laster aterako da beste hiru kantekin batera Estatu Batuetako Angel City Recordesen eskutik. Albiste eta sorpresa asko eskini dituzte azkenaldian baina badira dagoeneko zazpi urte LP bat atera zutela. Beranduago Red Soul Community Granadiarrekin split bat eta 2015ean single bat Oldis But Rudies taldeak auto produzituta (kasualitatez Hypocondriacseko taldekideak bi hauek). Segidan, orain arte ateratako haien kanta guztiak entzun ahal izango dituzue. Gozatu!!!

2017-01-27
2017-01-16 - Hot Shot

Gaurkoan Erresuma Batuko reggae disketxe bikain eta potente bat izango dugu gure irratsaioan. Crab disketxea Pama Recordsen subsidiaria bat izan zen 1968ko urte amaieratik 1971. urterate bizirik egon zen. 67 erreferentzia eta "Greatest Hit" bilduma bat atera ziren, bilduman lehendabiziko erreferentzi onenen 12 kanta hoberenak bildu zituzten. Bilduma horretan, ondoren etorriko ziren kanta mordoa atzean gelditu zituzten eta arrazoi honengatik, nik nere Crab Biggest Hit bilduma pertsonalizatua egin izan nahi nuen. Segidan bilduma horretako eta hainbat kanta geio ordu beteko sesioan ezungai izango duzue. Gozatu!

2017-01-11
2017-01-02 - Hot Shot

Gaurkoan, urteko azken programa honetan, gabon kantak izango ditugu jamaikar estiloan. Ordubeteko saioa Ska, Reggae eta Rocksteady musikarekin egindako gabon kanten bertsioekin edo gabon inguruan hitzegiten duten kantekin. Ezer gutxi dugu gehio kontatzeko. Beraz, datorren urtean ikusiko gara berriz ere hemen. Eguberri eta urte berri on denoi!

2016-12-22
2016-12-12 - Hot Shot

Gaurkoan Ska italiarra izango dugu saioan. Italian Rude Boys bildumatik hartutako kantak dira. Diska Anfibio eta Lambrusko disketxearen kolaborazioari esker atera zen 2000. hamarkada hasieran. Gozatu!

2016-12-09
2016-11-28 - Hot Shot

Gaurkoan, abenduaren 9an Donostiako guardetxean izango den jaialdia izango dugu saioan. Bertan, gaueko 21:30etatik aurrera, reggae saio bikain bat ikusi ahalko dugu Righteous Wayri esker. Haien sound systemarekin Damas jamaikar artistaren emanaldiaz goza dezakegu King Burning Soundaren 15. urteurrena ospatzeko. Harekin kolaboratzen Dadda Kobo eta Irie Nanara izango dira. Baina aurretik, Selektah Amunda izango da ska eta 60. hamarkadako reggaearen kanta klasikoekin giroa berotzen. Hau dena aurrez 7,00€tan soilik! (bertan 10,00€). Segidan Selektah Amundaren sailo posible bat izango duzue entzungai. Gozatu!!

2016-11-22
2016-11-14 - Hot Shot

Badira kanta mordoa Erresuma Batura iritsi ez zirenak. Jamaikan geratu ziren dkihead gazte haiengana iritsi gabe. Arrazoi desberdinak direla eta, ezirenak iritsi. Internetaren etorrerarekin musikaren ezagutza zabaldu egin da eta kanta ezezagun edo bakarrak ezagutzeko aukera eman digu internetak. Batzuk kanta bakarrak izaten dira, besteak ordea bertsio desberdinak (intrumentalak nahiz bokalak). Segidan kanta haietatik mordo bat izango ditugu entzungai. Gozatu!

2016-11-09
2016-10-31 - Hot Shot

Gaurkoan Rock talde bati tributoa egingo digu saioan. The Clash taldea erreferentea izan da milaka talderetzat, rock talde nahiz beste estilokoak. The Clashekoek hastapenetatik reggae kantak izan dituzte inspirazio moduan estilo honekin lotura handia eukiz. Oraingo honetan gaur egungo taldeek haiek kanten bertsioak egin dituzte eta segidan mordo bat entzun ahal izango dituzue. Gozatu!

2016-10-28
2016-10-17 - Hot Shot

Gaurkoan DJak izango ditugu gure saioan. Askok pentsatuko dute DJak diskoekin ibiltzen direnak direla baina oker dabiltza. DJ bat kantak jartzen eta gehien bat giroa animatzen eta beraien esaldiak botatzen ibiltzen direnak dira. 60. hamarkadatik hasi zen mugimendua eta 70. hamarkada hasieran indarra hartu zuen irla txiki horretan. Ska doinuak bertsionatzen hasi eta Rocksteady doinuekin egin ziren asko, edota garaiko momentuko Reggae kantuekin. Hauek Sound System mugimendua bultzatu eta estilo berriak sortu zituzten (rap-a esaterako). Segidan kanta sorta hauek duzue. Gozatu!!!

2016-10-17
2016-10-03 - Hot Shot

Berriz ere bueltagara denboraldi berriarekin! Aurten igandetatik astelehera pasa gara ordutegi berdinarekin!

Hasteko binilo bildumatik B alde haiek, askotan ahaztuak diren kanta haiek gogoratuko ditugu. 60 eta 70.hamarkadetan reggae musikan oikoa izaten zen B aldeetan A aldeko kantaren bertsio instrumentala jartzen zuten. Beste batzuk aldiz kanta desberdin eta bikainak izaten ziren, askotan A aldearen hitzaletan. Gaur egun, B alde haiek baloratuagoak izatera iritsi dira. Besterik gabe, segidan ordu beteko B aldeen sesioa izango duzuen entzungai. Gozatu!

2016-09-30
2016-06-19 - Hot Shot

-

2016-06-19
2016-05-29 - Hot Shot

Ondo dakigu jamaikar musikaren hastapenetan garrantzitsua izan zela soul eta r&b musikaren bertsioak egitea. Gaurkoan talde esanguratsu batean inguruan ibiliko gara, Temptations talde estatu batuarrak hain zuzen. Chicagoko Detroit hirian sortu zen 1960. urtean. Fama segituan lortu zuten eta talde erreferente handia izan zen talde askorentzat, eta nola ez, jamaikar musikarietzat baita ere. Segidan Temptations taldearen kanta bertsionatu batzuk eta originalak izango ditugu bata bestearekin konparatzeko. Gozatu!!

2016-05-29
2016-05-15 - Hot Shot

Gaurko saioan, Lord Creator jamaikar musikariaren heriotza dela eta, abeslari honen musika estiloarekin jardungo gara, hain zuzen ere Calypso musikaz. Karibear doinu hau jamaikan 50. hamarkadatik dabil bertako irratietatik entzungai. Ska musika sortzeko oinarrietako bat izan zen, honek gero ekarriko zuen guztiaz jakin ezean.Orain arte ez dugu momenturik jorratu musika honi eta bazen garaia. Segidan Calypso erritmoz josita gorputza mugitzeko maduan jarriko dizuten kanta sorta bat izango duzu entzuteko prest. Gozatu eta gerria mugitu!

2016-05-15
2016-04-24 - Hot Shot

Gogoratuko duzuen bezala, maitasuna jamaikar musikaren ardatz izan da kantak sortzeko. Hastapenetan sortutako kanten 1/3 izan daiteke gutxi gora behera. Kantitate garrantzitsua benetan. Gaur ez da san valentin ezta beste maitasun egun hoietako bat ez, ez dugu horrelako egunik behar gure maitasuna adierazteko. Nola egin hobe rocksteady kanta lasai eta goxo batekin baino. Segidan maitasunaren inguruko kanta sorta bat. Gozatu potxola ;)

2016-04-24
2016-04-10 - Hot Shot

Gaurkoan Rupie Edwards produktorearen disketxe famatua izango dugu, Success disketxea hain zuzen ere. Gu Erresuma Batuko zatiarekin geldituko gara, 1970. urtean argitaratutako singleekin. Jamaikan denbora luzeagoz diskak atera arren, gu beti bezala, skinhead mugimenduaren ingurukoarekin geldituko gara. 1970. urtean 14 single soilik atera arren 14 single potente dira. Rupie Edwardsen taldea ( Rupie Edwards All Stars), Dobby Dobson, John Holt, Kingstonians, Gregory Isaacs artistak daude tartean. kanta instrumentalez josia All Starsen eskutik eta abeslari famatu hauen single goiztiarrak. Esate baterako Gregory Isaacsen lehenengoetako (lehenengoa ez bada). Honena, kanta bikain hauek entzutea izango da! Gozatu!!

Informazio ghiago hemen: http://www.45cat.com/label/success

2016-04-10
2016-03-27 - Hot Shot

Gaurko saioan datorren ostiraleko jaialdiaz hitzegigo dugu. Donostiako Dabadaba aretoan gaueko 22:00etatik aurrera Selektah Amunda, Yeyo Perez feat Rude Kanka Sound eta Lengualerta feat Selektah Stepi izango dira. Hasteko Selektah Amundaren jamaikar doinu zaharrekin giro berotzen hasteko izango da Ska, Rocksteady eta Reggae doinuekin. Ondoren Yeyo Perez Madrildarra, Donostiako Rude Kanka Soundek lagunduta Reggaearen adar guztiak jorratuz ibiliko da eta amaitzeko Mexikotik, Lengualerta Irundar Stepi Selektahk lagunduta Reggae eta Hip Hop doinuaz gorputza mugituko digute. Hau guztia 6€ren truke besterik ez! Apirila ondo hasteko parada bikaina Jamaikar musikaren alor guztietza gozatzeko. Segidan, Selektah Amundaren serio baten adibide bat izango duzue. Gozatu eta animatu zaitezte Donostiara!!

2016-03-27
2016-03-13 - Hot Shot

Gaurkoan Argentinar skinhead reggaea izango dugu saioan. 2 talde izango ditugu entzungai: los Aggrotones eta Gigantes Magnéticos. Azken hauen diska berriaren argitalpena dela eta argentinako taldeen atal bat jarriko dugu. Azken urteetan indar handiarekin hasi dira sarten reggae zaleen disko artean, hainbeste, non reggae artista ezagunekin kolaboratzera iritsi diren. Esate baterako Derrick Harriot, Freddie Notes, Lambert Briscoe eta Pat Kelly (hauek aggrotones taldearekin). Lehenengo diskoak CDan atera arren, ondorengoak binilo formatuan ateratzen hasi dira garai zaharren doinuak berreskuratzeko asmoz, benetako 60. hamarkadako doinuak lortzen dituzte.Gozatu!!

2016-03-13
2016-02-28 - Hot Shot

Gaurkoan los Granadians del Espacio exterior talde izango dugu Hot Shot irratsaioan. Pasa den astean jakin genuen maiatzaren 21ean lehen aldiz Euskal Herrian izango direla zuzenean. Horregatik haiei eskeinitako saioa egingo dugu gaur. 2000. urtean hasi ziren talde bezala Granadan. Urte batera haien lehenengo argitalpena atera zuten Psico Rude Boys Del Espacio Exterior izenpean Liquidator disketxeakin Nº2 en Inglaterra izeneko EPa. Indar askorekin hasi ziren reggae musikan eta 2 urtera los Granadians del Espacio Exterior izenakin jarraitu zuten. Gaur egun indar handiarekin jarraitzen dute izen handiko taldea izateraino. 4 LP, 5 single, 2 EP, 10” disko bat eta 7” split bat. 16 urtez Espainia mailako reggae bultzatzaile moduan urte askotarako indarra daukate mutil hauek. Segidan haien kanta batzuk entzungo ditugu. Gozatu!!

2016-02-28
2016-02-14 - Hot Shot

Gaurkoan 80. hamarkadako disketxe mitikoena izango dugu gure artean, 2 Tone ezaguna. 1978 urtean sortu zuen Jerry Dammersek, Specials taldeko teklajoleak. Disketxe honi esker Ska musikari inoiz emandako bultzada eman zion, Erresuma Batuan arrakasta handia edukiz. Honek, 70. hamarkada amaierako punk mugimenduaren laguntzarekin skinhead mugimenduaren berpiztea eragin zuen. Specials, Selecter, Madness, Bad Manners,... taldeen abiapuntua izan zen, mundu mailako fama eskuratzeraino iritsiz. Segidan kanta ezagun asko izango ditugu entzungai. Gozatu!!

2016-02-14
2016-01-31 - Hot Shot

Guarkoan disketxeen munduan jarraituko dugu. JJ records disketxea izango dugu gaurko saioan, Jamaikan hasi eta Erresuma Batuan bere pausoak eman zituen 60. hamarkada amaieratik. Guk Erresuma Batuko argitalpenekin geratuko gara. Rocksteadya izan zuen hasiera puntu eta Reggae potentea eskeini zuen 1968 eta 1969 urteetan. Doctor Bird disketxearen barrenean hasi zen bere zenbakiarekin diskoak ateraz eta denbora pasata bere argitalpen propioak izan zituen. Rudies, Derrick Morgan, Laurel Aitken, eta artista eta talde gehiagok argitaratu zuten disketxe honetan. Guk gure omenaldi txikia egin nahi dugu ordu beteko saio honetan. Gozatu!!

2016-01-31
2016-1-17 - Hot Shot

Gaurkoan Erresuma Batuko skinhead reggae musika eskeini zigun disketxe bati eskeiniko diogu tartea, Torpedo records disketxeari hain zuzen. 60. hamarkadako reggaearen eztadaren ondoren 70. hamarkada potente zetorren. 70. urtean hainbat disketxe berri sortu ziren eta hau haietako bat. Orduan ez zuen indar handirik disketxe honek baina urteak pasata, skinhead reggae kolekzionatzaileen kodizia bihurtu da, gaur egun ehundaka eurora iritxita single bakoitza. Hasiera batean singleak bakarrik atera ziren, 28 disko desberdin arte, urte bete irun zuen asko jota skinhead mugimenduak reggae musika pixkanaka uzten hasi zen arte. Honela, 1974. urte amaieran berriz ere ekin zioten diskoak ateratzeari, oraingoan rasta doinuekin. Beste 28 single atera zituzten eta Eddy Granten LP bat ere. Segidan 70. urteko doinu batzuekin uzten zaituztegu. Gozatu!

2016-01-17