[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Antxeta Irratia

Hot Shot

Jamaikar musika skatik rockstedyra, reggaetik gaurko musikara Selektah Amundaren eskutik.

Emankizuna Data
2016-02-14 - Hot Shot

Gaurkoan 80. hamarkadako disketxe mitikoena izango dugu gure artean, 2 Tone ezaguna. 1978 urtean sortu zuen Jerry Dammersek, Specials taldeko teklajoleak. Disketxe honi esker Ska musikari inoiz emandako bultzada eman zion, Erresuma Batuan arrakasta handia edukiz. Honek, 70. hamarkada amaierako punk mugimenduaren laguntzarekin skinhead mugimenduaren berpiztea eragin zuen. Specials, Selecter, Madness, Bad Manners,... taldeen abiapuntua izan zen, mundu mailako fama eskuratzeraino iritsiz. Segidan kanta ezagun asko izango ditugu entzungai. Gozatu!!

2016-02-14
2016-01-31 - Hot Shot

Guarkoan disketxeen munduan jarraituko dugu. JJ records disketxea izango dugu gaurko saioan, Jamaikan hasi eta Erresuma Batuan bere pausoak eman zituen 60. hamarkada amaieratik. Guk Erresuma Batuko argitalpenekin geratuko gara. Rocksteadya izan zuen hasiera puntu eta Reggae potentea eskeini zuen 1968 eta 1969 urteetan. Doctor Bird disketxearen barrenean hasi zen bere zenbakiarekin diskoak ateraz eta denbora pasata bere argitalpen propioak izan zituen. Rudies, Derrick Morgan, Laurel Aitken, eta artista eta talde gehiagok argitaratu zuten disketxe honetan. Guk gure omenaldi txikia egin nahi dugu ordu beteko saio honetan. Gozatu!!

2016-01-31
2016-1-17 - Hot Shot

Gaurkoan Erresuma Batuko skinhead reggae musika eskeini zigun disketxe bati eskeiniko diogu tartea, Torpedo records disketxeari hain zuzen. 60. hamarkadako reggaearen eztadaren ondoren 70. hamarkada potente zetorren. 70. urtean hainbat disketxe berri sortu ziren eta hau haietako bat. Orduan ez zuen indar handirik disketxe honek baina urteak pasata, skinhead reggae kolekzionatzaileen kodizia bihurtu da, gaur egun ehundaka eurora iritxita single bakoitza. Hasiera batean singleak bakarrik atera ziren, 28 disko desberdin arte, urte bete irun zuen asko jota skinhead mugimenduak reggae musika pixkanaka uzten hasi zen arte. Honela, 1974. urte amaieran berriz ere ekin zioten diskoak ateratzeari, oraingoan rasta doinuekin. Beste 28 single atera zituzten eta Eddy Granten LP bat ere. Segidan 70. urteko doinu batzuekin uzten zaituztegu. Gozatu!

2016-01-17
2015-12-27 - Hot Shot

Gabonak hemen dira eta honekin batera jamaikar musikak eman dituen gabon kanten bertsio mordo bat entzungo dugu gaurko Hot Shot irratsaioan. Gaubon hauetan Roger Rivas tekla jotzaile ospetsuak ateratako singlea dela eta saioa hau egitea pentsatu dugu. Diska honek, 2 kantakoa, Jingle Bells eta Deck The Halls izenekoak the Brothers of Reggae taldearekin bat egindakoak dira, non kanta hauek pasa den gabonetan argitaratu ziren internet bidez deskargatzeko eta gabon hauetan ordea, formatu fisikoa, biniloan hai zuzen ere. Jarraitzeko beste gabon kanta mordoa izango dituzue entzun gai. Gozatu eta datorren urtean bueltan izango gara! Urte berri on!

2015-12-27
2015-12-13 - Hot Shot

Gaurkoan Bilbomatiks talde euskalduna izango dugu Hot Shot irratsaioan. Durangoko azokan haien lehenengo diska atera zuten CD formatuan binilo bat izango balitz bezalako diseinu ederrakin. Bertan 9 kanta aurkeztu dituzte, 6 ska, 1 skinhead reggae,1 rocksteady eta dub doinuekin. Euskaraz kantatuz euskal herriko jamaikar doinuei bultzada handia ematen hari dio talde bilbotarrak, Segidan disko berria izango dugu entzungai , ondoren kanta pare bat Kaskagorri konpartsari egindakoa eta amaitzeko bertsio batzuk zuzeneko emanaldietan egindakoak. Gozatu!

2015-12-13
2015-11-29 - Hot Shot

Atzo arratsaldeko 18:00tatik aurrera, Lasarten Reggae Fever Fest jaialdia izan zen. Berotzeko, Ritxi Skatalite eta Charlie Mondadientes ibili ziren jendeari motorrak berotzen Elurtza tabernan beraien diskoekin. Indarrak hartzeko deskantso bat eta 22:00etatik aurrera Elebeltz topagunean kontzertuak: Bilbomatiks Bilbotarrak, Zartako-K Tafallatarrak eta the Q Aren't Ones (ex Ttak) Donostialdekoak. Amaitzeko Naken eta Sir Gorka selektorrak izan ziren gaueko ordu txikiak arte jamaikar doinuekin giroa luzatzen. Irratsaioari omenaldi bero bat egiteko Naken esatariak antolaturiko jaialdia da hau, lehen aldiz antolatua. Denbora luzez zeraman horrelako ekitaldi bat egiteko asmoz Reggae Fever irratsaioari bultzada handi bat emateko. Hot Shot irratsaiotik esan dezakegu benetako lan galanta egiten ari dela Naken! Segidan kalteleko taldeen kanta batzuk entzun daitezke (barkatu aldez aurretik the Q Aren't Ones taldearen kanten kalitate txarragatik) eta selektorren kanta bana. Gozatu!

2015-11-29
2015-11-15 - Hot Shot

Gaurkoan Roy Ellis musikari jamaikarraren lehenengo lanen berargitarapena dela eta, bere inguruko saioa egingo dugu. Liquidator disketxe madrildarrak atera du remasterizatuz 50 urte pasa ostean. Bi kanta ditu single honek Mr. Wang eta Another Manizenekoak. Lehenengo edizioak oso arraroak dira ikusteko ta bultzada honi esker denon esku artera erraz iristeko aukera eman digute binilo zaleoi. Roy Ellis oso ezaguna da skinhead mugimenduan. Hainbat kanta eskeini dio mugimendu honi eta beharbada 60. hamarkadako skinhead doinu famatuena du bere "Skinhead Moonstomp" diska Symarip taldearekin. Estatu mailan lehenengo aldiz 1969. urtean jo zuen Bilbon hain zuzen ere lehenengo kontzertua, baina garai artan Reggae doinuak ez zeuden gizartean barneratua eta ez zuen arrakasta askorik izan kontzertuak. Ordea, 21.mende honetan, ongi etorri beroa egin zaio Euskal Herrira etorri den bakoitzean. Nabaria da garaiak aldatu egin direla, eta honerako ja ja ja ja. Segidan Kanta berri hauek eta hainbat gehio entzun ditzakezue. Klasiko nahiz kanta ezezagunagoak eta baita ere 2014ean Radio 3 irratian Rudy King gitarjolearekin egindako kanta akustiko bat argitalpenik gabekoa!! Gozatu Roy Ellisen musikarekin!

2015-11-15
2015-11-01 - Hot Shot

Gaurkoan Madrildar talde baten kantak izango ditugu, Hypocondriacs taldearenak hain zuzen. Urriaren 15ean beraien azken singlea atera zutela eta, taldearen kantak entzungo ditugu ta gainetik taldearen informazioa eskeiniko dizuegu. Taldeaz ez da asko jakin, "ezkutu xamar" ibiltzen bait dira. Ez dute informazio askorik ematen baina kanta bat ateratzen duten bakoitzean "hit" bat izaten da. Albun bat eta bi sngle soilik dituzte baina kanta guztiak paregabeak. Rocksteadya eta Reggaea dute ardatz, 60, hamarkada amaierako jamaikar doinuak erabiliz, ska kanta bat eduki arren. Segidan haien kanta guztiak entzungai izango dituzue. Gozatu!

2015-11-01
2015-10-18 - Hot Shot

Berriz ere buelta da Hot Shot irratsaioa! Kurtso berriarekin hasteko, 2015ak eman dituen fruitu batzuk entzungo ditugu, aurten ateratako single eta diskoetatik ateratako kantak. Material asko atera da aurten eta guzti hoietatik kanta bana entzuteko parada izango duzue. Asko izan dira 2015 urte honetan aurrera jarraitzen dutenak. Esaterako: Selecter, Smooth Beans, Soweto, Valkyrians, Soul Radics, Akatz, the Crepitans, Malandro Nine Five, Bos Capone, eta hainbat gehiago. Ekin diezaiogun kurtso berriari eta emaiok/n play-ari!! Gozatu!!

2015-10-18
2015-07-05 - Hot Shot

Gaurko saioa denboraldiko azkenekoa izango da, udan pixkatxo bat deskantsatzeko. Urtea azkar pasa da eta urteko errepaso edo laburpen bat egingo dugu, saio bakoitzeko kanta bat izango dezue entzungai. Saio desberdinak izan ditugu aspektu asko ikusaraziz. Eskerrik asko jarraitu dezuten guztioi eta urrengorarte! Gozatu!

2015-07-05
2015-05-31 - Hot Shot

Gaurkoan omenaldi bat izago dugu saioan, Desmond Dekker abeslari jamaikar handiari hain zuzen. Maiatzaren 25ean 9. urteurrena izan zen Rocksteadyaren maisu hau zendu zela 64 urte besterik ez zituela. Edozein jamaikar musika zale Dekker jauna abiapuntutzat izatea "beharrexkoa" da 60. hamarkadako musikarekin hasteko. Segidan bere aurreneko LPak izango ditugu entzungai, 007 Shanty Town (Doctor Bird ‎– DLM 5007) eta This Is Desmond Dekkar (Trojan Records ‎– TTL 4) eta amaitzeko single ezagun bat lehenego aldiz Erresuma Batuko zerrendetan sartu zen singlea. Gozatu!

2015-05-31
2015-05-03 - Hot Shot

Gaurkoan ostegunean Matienan (Abadiño) izan zen Ska-Reggae jaialdiaz mintzatuko gara. 23:30ak aldera hasi zen tenperatura goxoarekin. Jaialdia irekitzeko Siroko talde gasteiztar berriarekin hasi zen kanta instrumentalez josia. Segidan, Bartzelonako Soweto taldea izan zen hainbat bertsio nahiz beraien kanta mordoarekin. Gaua bukatzeko, Dr. Ring Ding Ska-Vaganza talde alemaniarra izan zen Richard Alexander Jungek gidatuta. 90. hamarkada erdialdetik Ska-Reggae munduan dabilen abeslari ezagunak giru aparta jarri zuen herriko plazan. Jarraian talde hauen kanta batzuekin utziko zaituztet. Gozatu!!

2015-05-03
2015-04-18 - Hot Shot

Zer izango litzateke Jamaikar musika maitasunik gabe? ezer gutxi... Horrenbeste kanta sortu dira maitasunaren ondorioz. Jasotako amerikar Soul eta R&B musikatik iada maitasun kanta pila entzuten ziren 50. hamarkada haietan. Nola ez Jamaikarren beraien musika sortzean ere maitasuna gain garrantzitsua izan zen. Rocksteadyaren garaian Gai garrantzitsuena izateraino iritsi zen, Rude Boyen gaiekin batera. Gaur eguneraino gai oso erabilia izan da. Gaur txoko bat egingo diogu maitasunari eta jamaikarrek eman diguten kanta goxo, naiz latzekin utziko zaituztegu. Gozatu!

2015-04-19
2015-04-05 - Hot Shot

Duela aste batzuk jakin genuen Pioneers talde jamaikar ezagunak Rototom jaialdi erraldoiean izango dela. Hau dela eta, talde honi eskeiniko diogu irratsaio hau. Hainbat kanta mitiko beraienak dira eta izen handikoak gainera. Rockstedytik hasi eta reggae doinuetara pasa ziren. /0. hamarkada hasieran pop nahasketa batzuk izan zituzten ta ondoren reggae lasaiagora pasa ziren. Gu lehenengo etaparekin geratzen gera, nola ez. Gozatu haien kantuekin!

2015-04-05
2015-03-08 - Hot Shot

Gaurkoan Ska musikaz beteta gatoz! R&B disketxea eukiko dugu gaur entzungai. Bertan Coxsonen produkzioak argitaratu ziren Ska musikaren eztandaren erdian. Erresuma batuko disketxe honetan ia 175 single eta 3 album argitaratu ziren. Ska musika oinarritzat euki arren, beste musika beltz batzuk ere ikutu zituzten baina garrantzirik eman gabe. Maytals, Lee Perry, Delroy Wilson eta hainbat artista zein talde mitikorentzat hasierako kantuak argitaratzeko eta zabaltzeko haukera eman zieten. Segidan Ska doinuez ordubeteko sesioa entzun dezakezue. Gozatu!

2015-03-08
2015-02-22 - Hot Shot

Gaurkoan Trojan Recordsen bilduma mitikoena izango dugu. Tighten Up bildumak momentuko jamaikar kanta hoberenetakoak biltzen zituen bilduma bat izan zen. 8 bilduma desberdin atera ziren 1968 eta 1973 urteen artean, reggae musikaren "boom" artan. Bilduma arrakastatsua izan zen reggaeren bultzadan garrantzia izandakoa. Bertan argi ikusi daiteke jamaikar musikak eduki zuen aldaketa. Lehenengoa eta azkenaren artean alde handia dago! Hainbesteko fama du, hainbat berargitarapen izan dituela binilo nahiz cd formatuan. Bitxikeria handiena 3. bolumenak du. Binilozko lehenengo edizioan portadak erdigunean zulo bat du eta barnean neska baten argazkia. Argazki hori, barneak dakarren poster handi bat da! Bertan neska bat dago gorputzean diskoko kanten izenak morgotuta dituela. Bitxia gero! Skinhead mugimendua 1971. uretik aurrera galtzen hasi zenetik ez zuten reggae musika jarraitzen segitu izandako aldaketa dela eta. Horregatik lehen 3 diskoen kanten aukeraketa izango degu jarraian. Gozatu!!

2015-02-22
2015-02-08 - Hot Shot

VERSION TO VERSIOn VOL.2! jamiakar musika sortzeko kanpoko musika erabili zen oinarritzat baina jamaikar musika ere talde askorentzako inspirazioa izan da. Rock munduan bertsio desberdinak egin dira eta hoietatik asko Punk Oi! mugimenduan. 70. hamarkada amaieran punkaren sorrerarekin bat skinhead mugimenduaren berpiztea ekarri zuen, hauetako asko punk eta endoren street punk edo oi! musika entzutera iritsiz. Skinhead mugimenduaren oinarriak gogoratuz jamaikar musikako kantak erabili izan dira eta segidan hoietariko batzuk izango ditugu entzungai. eskerrak eman behar diet lagundu didan jendeari ;) Gozatu!

2015-02-08
2015-01-25 - Hot Shot

Version to version! Jakina da jamaikarrek amerikar musika izan zutela erreferentzi bezala. Soul, jazz, blues, funky, ta r&b musika oinarria izan jamaikar musikarentzat. Musika hau imatatu nahian ska musika sortu zuten eta eboluzionatuz rocksteady eta reggae musika bihurtzera egin zuten. Talde pila imitatuz kanta asko bertsionatu ziren, batzuk jamaikar musikan klasiko bihurtutakoak irsiteraino. Segidan kanta batzuk jamaikar bertsioan eta bertsio originalean entzungo ditugu. Gozatu!

2015-01-25
2015-01-09 - Hot Shot

Urte berria hasi berria dugu eta Hot Shot irratsaioak aurrera darrai! Urtea hasteko, urte guztia hauetan utzi gaituzten artisata jamaikarrei eskeiniko diegu saioa. Abeslari, produktore, intrumentari,etab. guztiei esker musika hau ez baizen berdina izango.Hitz gutxi dauzkat dena esateko. besterik gabe, ESKERRIK ASKO!

2015-01-11
2014-12-14 - Hot Shot

Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunarekin batera, Oreretako gaztetxean reggae jai bikaina antolatu dute. II. Txistor-Reggae jaia 22:30tan hasiko da gaueko ordu luzeak arte (20:00etan ateak irekiak izango dira). Bertan Selektah Amunda eta Rude Kanka feat. Kobojah izango dira. Selektah Amunda 1968/1971 urte bitarteko Rocksteady eta Reggae musikarekin ibiliko da eta Rude Kanka feat. Kobojah Reggae modernoarekin ibiliko dira Dub musikarekin. Egun berezi hau biribil bukatzeko plan bikaina benetan! Segidan Selektah Amundaren sesioaren adibide bat! Animatu Oreretara eta gozatu!

2014-12-14
2014-11-30 - Hot Shot

I-Roy Tribute Session. Dagoeneko 15 urte pasa dira Jamaikar DJ hau jun zitzaigula. Azaroaren 27an hil zen Kingstonen, irla txiki honek eman digun DJ hoberenetakoa. Roy Samuel Reid 1944. urtean jaio zen eta 55 urteak bete arte musika munduan ibili zen hainbat grabaketa burutuz. Grabaketa hauen artean Rocksteady eta Early Reggae kanta klasiko pila bertsionatu zituen bere hitz jokoekin, urte batzuk pasata rastafari munduan sartuz. Sinlge mordoa atera eta hainbat LP ere atera zituen Jaimaika, Erresuma batuan nahiz Ameriketako Estatu Batuetan. Ondorengo abesti mordo hauekin bere izena gogoratu nahi dugu memoria moduan. Gozatu!

2014-11-30
2014-11-16 - Hot Shot

Reggae Got Soul 2014!! A Coruña, Galiza!! Azaroaren 22an!! Selektah Amunda Session!!

2014-11-16
2014-11-2 - Hot Shot

Gaurkoa, pasa den astean galdutako jamaikar abeslari baten galeraren ondorioa omenaldi xume bat izango dugu, John Holt-eri hain zuzen. Urriaren 19an hil zen jamaikar irlatxoak eman duen ahots hoberenetakoa 69 urte zituela. 1947ko uztailaren 11ean jaio zen Kingston hiriburuan. 16 urte zituela lehen grabaketa egin zuen 1963an eta 1965. urtean Bob Andy eta Garth "Tyrone" Evansekin batera the Paragons talde mitikoa sortu zuten. Rocksteadyak izan duen talde onenetakoa izan zen hainbat kanta klasiko haienak dira. 1970. urtean John Holtek taldea utzi eta bakarlanean hasi zen. Diskografia zabala lortu zuen azken unerarte musika munduan aktiboki lanean ibili baitzen. Segidan klasiko mordoa entzungai izango duzue. Gozatu!!

2014-11-02
2014-10-19 - Hot Shot

Gaurkoan, doinu zaharrak atzean utziko ditugu eta XXI. mendera itzuliko gara. Segidan gaur egungo taldeen kantak, nahiz dagoeneko jarraitzen ez duten taldeen kantak entzungo ditugu. Bertan Smooth beans, Transilvanians, Akatz, Cabrians, Soweto, Granadians del Espacio Exterior, Aggrotones, Delegators,... ta gehio aurkitugu ditugu. Gozatu!!

2014-10-19
2014-10-05 - Hot Shot

Kurtsoa hasi da eta gu ere bueltan gara!! DJekin hasiko gara! Askok pentsatuko dute DJak diskoekin ibiltzen direnak direla baina oker dabiltza. DJ bat kantak jartzen eta gehien bat giroa animatzen eta beraien esaldiak botatzen ibiltzen direnak dira. 60. hamarkadatik hasi zen mugimendua eta 70. hamarkada hasieran indarra hartu zuen irla txiki horretan. Ska doinuak bertsionatzen hasi eta Rocksteady doinuekin egin ziren asko, edota garaiko momentuko Reggae kantuekin. Hauek Sound System mugimendua bultzatu eta estilo berriak sortu zituzten (rap-a esaterako). Segidan kanta sorta hauek duzue. Gozatu!!!

2014-10-05