[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

radio

Komunikabideak / Sarea / Teknologia berriak

Antxeta Irratia

Komunikabideak / Sarea / Teknologia berriak

Herri komunikabideen inguruko elkarrizketak eta sareko berriak.

Emankizuna Data
Greba sarean

Dabid Martinezek sarean greba nola jarraituko den azaldu digu.

2012-03-21
Blogeu?

Blogeu, euskal blogarien elkartea sortzeko proposamenak zalaparta haundia sortu du sarean. Patxi Gaztelumendik horren inguruan aritu zaigu.

2012-03-14
Euskera sarean

Patxi Gaztelumendik Euskerak sarean duen presentziaz eta honek eskeintzen dizkionaz aritu zaigu.

2012-03-01
Blogalizazioa: Ubuntu eta Android

Ubuntu eta Android egitasmo berria aurkeztu dute mugikorretan sistema eragile bikoitza eduki ahal izateko eta mugikorrak ordenagailu eramangarri bezala erabili ahal izateko. Gorkak proiektu honen berri eman digu.

2012-02-23
P2P teknologiak eta lizentzia askeak

Megauploaden itxiera pribatutasunaren aurkako eraso bezala azaldu digu Dabid Martinezek. Horren aurrean P2P teknologiak baina, batez ere, lizentzia askeak proposatu dizkugu.

2012-02-08
L'autre TV

L'autre TV edo Bestelako Telebista, Baiona inguruan kokatutako herri telebista berria da. Audrey Hoc egitasmo honen inguruan aritu zaigu.

2012-02-01
Megauploaden itxiera eta SOPA/PIPA legeak

Gorka Megauploaden itxieraz eta SOPA/PIPA legeetaz eta horiek izan ditzazketen ondorioetaz hitz egin digu.

2012-01-25
SOPA

SOPA lege proposamenaz eta interneten izango dituen ondorioetaz mintzatu zaigu Patxi Gaztelumendik.

2012-01-22
Ahalduntze eta parte hartze kolektiborako teknologiak

Sarean ere ahalduntze eta parte hartze kolektiborako tresnak aurkitu ditzazkegu. Horren inguruan aritu zaigu gure kolaboratzaileak, Dabid Martinez.

2012-01-11
Blogalizazioa: .eus domeinua

Urte askotako lanaren ondoren hurrengo urtean .eus domeinua eskuragarri egoteko aukerak daude. Horren inguruan aritu zaigu Patxi Gaztelumendi urteko azken kolaborazioan.

2011-12-22
Blogalizazioa: Eremu Gertuko komunikabideak

Ingelesez NFC Near Field Communication bezala ezagutzen dugu teknologia hau; euskaraz EGK Eremu Gertuko Komunikazioa bezala itzuli dugu. Oso gertutik, informazioa eskuratu eta komunikatzeko gaitasuna duten gailuek erabiltzen duten haririk gabeko teknologia bat da.

2011-12-15
Durangoko azokatik: Topatu

Topatu-k ere badu bere lekua Durangoko azokan eta beraiekin mintzatu gara.

2011-12-08
Durangoko azokatik: Eguzki bideoak

Eguzko bideoakeko kideekin egon gara ere, Durangoko azokan.

2011-12-08
Guifinet

Blogalizazioa tartea Dabid Martinezek guifinet egitasmoaren inguruan mintzatu zaigu. Sare aske eta alternatiboa da guifinet.

2011-11-30
Blogalizazioa: Twitter euskeraz

Twiter euskeraz izateko ekimenaren inguruan mintzatu zaigu Patxi Gaztelumendik.

2011-11-24
#Trahola#

Blogalizazioa tartea, trahola hitzaz mintzatu zaigu Gorka.

2011-11-17
Herri mugimenduentzako teknologia berriak

Dabid Martinezek hainbat proposamen ekartzen dizkigu gaurkoan. Herri mugimenduentzako baliogarriak izan daitezkeen bi web orri aurkezten dizkigu: www.goteo.org eta www.oiga.me.>

2011-11-09
Blogalizazioa: Belaunaldi berriko sareak

Gorkaren laguntzarekin belaunaldi berriko sareetaz mintzatuko gara. Hainbat teknologien batura izanen da, hau da, orain arteko audio, bideo, edo telefono zerbitzuak aztertuko ditugu.

2011-11-03
Blogalizazioa: Aieteko konferentzia sarean

Zer nolako oiartzuna izan zuen Aieteko konferentziak sarean? Galdera honi erantzuten dio Patxi Gaztelumendik, Blogalizazioa atalean.

2011-10-27
Txileko irrati komunitarioak laguntzeko proiektua Pausumediaren eskutik

Txilen, 2010an egondako lur ikararen ostean, hainbat irrati komunitario kaltetuak izan ziren. Pausumediak martxan jarritako proiektuari esker, irrati horiek berriz martxan daude egun. Aitor Errazkin, Antxeta Irratiko langilea eta Pausumediako kidea, Txilen egon da uda honetan, berreraikitako irrati horiek bixitatzen.

2011-09-11
KKKP, software askearen inguruko topaketak Lakaxita Gaztetxean

Hurrengo larunbatean KKKP delakoa izanen da Lakaxita Gaztetxean. Software inguruan eztabaidatu eta ikasteko aukera paregabea eskeintzen dute KKKPak. Unai Zalakainekin mintzatu gara honen inguruan.

2011-07-06
Sinde legearen aurkako protesta Donostian

Joan den astelehenean, Sinde, estatu espainoleko kultur ministra etorri zen Donostiara. Bere izena daraman legearen aurkako protesta burutu zuten Donostiako sumilduek bere etorrera aprobetxatuz.

2011-06-10
Herrihotsak zientoka: Irratia eta herri mugimenudak, Halabedi

Halabedi Gasteizko irrati libreko kide bateri elkarrizketa.

2011-03-04
Europako irrati komunitarioen 1. foroa (2/3): Jean Baptiste Salaberry

-

2011-02-03
Europako irrati komunitarioen 1. foroa (3/3): Maria Pia Matta

-

2011-02-03