[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Musika Klik

Metal Garrasia

Aiert Iriarte eta Ander Ormazabalek eskeiniko digute musika saio hau. Bertan, metal musikaren barruan sartzen diren hainbat musika ezberdin entzuteko parada izanen dugu.

Emankizuna Data
2018-07-13 - Metal Garrasia

Zazpigarren denboraldi hau ixteko Mundu Kopa Metaleroko finala izango dugu. Multzo bakoitzeko irabazleakelkarren aurka izango ditugu bertan, ondorengo ordezkariekin: Crossfaith (Japonia), Nautiluz (Peru), Angelus Apatrida (Espainia), 1 Last Autograph (Nigeria), Abinchova (Suitza), Remnants of the Fallen (Hego Korea), Opposing Motion (Ingalaterra) eta Arkona (Errusia).Urrian bueltan izango gara metal gehiagorekin. Stay Metal!

2018-07-12
2018-07-03 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Eskandinabiara bueltatuko du begirada Brutal jaunak, baina ez Bikingoetaz aritzeko, Finlandiako mitologiako obrarik esanguratsuena aurkezteko baizik, Kalevala izanik. Munduko herrialderik metaleroena izanik ez zaio kostatu kondaira hauei buruzko abestiak aurkitzea. Dyerth-ek bere aldetik Mundu Kopa Metaleroko multzoei amaiera ematen die H multzoarekin; Maila beretsuko herrialdeak batu dira bertan futbolari dagokionez eta Metalean ere berdintsua gertatu da horietako hirurekin, Kolonbia, Japonia eta Poloniarekin, baina ezinezkoa izan da Senegaleko Metal proposamenik aurkitzea. Gainerakoan euskal proposamenak izango ditugu nagusi, The Broken Horizon-en "Oui", Auritz-en "Nahi", Sentimen Beltza-ren "Koloreak" eta Sabotaje-ren "Nunca Mas" abestiekin.

2018-07-03
2018-06-26 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Mundu Kopa Metaleroko kanporaketen azken aurreko aurkezpenarekin goaz. Brutal F multzoarekin datorkigu, Alemania, Hego Korea, Mexiko eta Suediako proposamenekin. Dyerth-ek bere aldetik G multzoa aurkezten digu, Belgika, Ingalaterra, Tunisia eta Panama-ko taldeeekin. Gainerakoan, Injector-en "Stone Prevails" eta Tremonti-ren "A Dying Machine" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-06-26
2018-06-05 - Metal Garrasia

Mundu Kopa Metaleroan jarraitzen dugu gaurko saioan ere. Kasu honetan D multzoarekin dator Brutal Jauna, Argentina, Islandia, Kroazia eta Nigeriako proposamenekin; eta Dyerth E multzoarekin datorkigu, Brasil, Costa Rica, Serbia eta Suitzako taldeekin. Gainerakoan, Kataklysm-en "Outsider", Ghost-en "Rats" eta Kekal-en "Sanity Away From Sanity" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-06-05
2018-05-29 - Metal Garrasia

Gaurko saian Mundu Kopa Metaleroan burubelarri murgilduko gara. B multzoarekin hasiko da Dyerth, Iran, Maroko, Portugal eta Espainiako proposamenekin, eta Brutal jaunak C multzoa ekarriko digu, Frantzia, Australia, Danimarka eta Peruko abesti partehartzaileekin. Gainerakoan, Subsignal-en "La Muerta" eta Nils Patrik Johansson-en "Evil Deluxe" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-05-29
2018-05-22 - Metal Garrasia

Saio bereziak alde batera utzita saio normal batekin bueltatzen gara. Futboleko hitzordu nagusia hurbiltzen ari dela eta, Munduko Kopa Metaleroa antolatu du Dyerth-ek. Gaurkoan lehen multzoarekin ekingo diogu, Errusia, Saudi Arabia, Egipto eta Uruguay-rekin. Brutal bere aldetik Proposamen bitxi batekin dator Indiatik. Pop abestien coverekin ezaguna egin den Bloodywood taldearekin. Gainerakoan, Babymetal-en "Distortion", Alkaloid-en "Azagthoth" eta Amorphis-en "Amongst Stars" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-05-22
2018-05-15 - Metal Garrasia

Atseden luze baten ostean bueltan gara berriz ere beste saio berezi batekin. Kasu honetan baladak izango ditugu mintzagai, Euskal Herriko zein nazioarteko abesti nahiko ezagunekin, metal zaleek (batzutan) gure sentimenduak ditugula erakutsiz.

2018-05-14
2018-04-10 - Metal Garrasia

Baskoniaren eskutik metal bidaiekin jarraitzen du Dyerth-ek, Valentziako metal proposamen interesgarriak aurkeztuz. Brutalek bere aldetik tarte aldarrikatzailea dakar, emakumeen nazioarteko eguna autokritika egiteko baliatuz, emakumeak metalean duen eta izan behar duen lekua aztertuz. Gainerakoan, Judas Priest-en "Never The Heroes", Ministry-ren "Wargasm", Between the Buried and Me-ren "Millions" eta Ikus-en "Kintesentzia" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-04-10
2018-03-27 - Metal Garrasia

Saio berezia dugu gaurkoan, Irlandarren egun nagusia ospatzeko, Saint Patrick's eguna hain zuzen ere. Musika zeltiarra eta talde irlandarren bertsio interesgarriak izango ditugu bertan. For the craic!!

2018-03-27
2018-03-13 - Metal Garrasia

Gaurkoan historiarekin ekingo dio saioari Brutal jaunak, munduan egon den estratega aipagarrienetako batekin, Alejandro Magnorekin, beti bezela bere lorpenak aipagai izan dituzten metal abestiez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik Errealaren azken fitxaketa (Miguel Angel Moya atezaina) dela eta balear uharteetako metal proposamenak ekarriko dizkigu. Horretaz gain, aspaldiko partez Facebook-en kontaktatu gaituzte, eta errekonpentsa moduan saioan zehar Lurgorr Balmasedako taldearen EPa izango dugu entzungai, bere Death Thrash melodiko interesgarriarekin.

2018-03-11
2018-03-06 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Errealaren eskutik Europatik bidaiatzen jarraituko dugu Dyerth-en eskutik, eta kasu honetan bai kirol arrazoiengatik. Izan ere Salzbourg-eko Red Bull taldea izan du aurkari errealak Europa Leaguen, eta beraz Mozart-en jaioterriko zenbait metal proposamen ezagutzeko aukera izango dugu. Brutalek bere aldetik Finlandiarrak Metal kontuetan gure aurretik daudela erakutsiko digu beste behin, herrialde hartan fama handia hartu duten haurrentzako zenbait metal talde aurkeztuz. Gainerakoan, Horizon Ablaze-en "Insidious", Angra-ren "Black Widow's Web", Visions of Atlantis-en "The Silent Mutiny" eta Neura-ren "Somos Bestias" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-03-03
2018-02-20 - Metal Garrasia

Gaurko saioari ekiteko Espainia mailan bor-borrean dagoen gai bat izango du aipagai Brutal jaunak; haragi produkzioa eta eragiten dituzten heriotza guztien aurrean alternatiba eskaintzen duen mugimendua; gaurkoan beraz Beganismoa eta metala lotuko ditu Brutalek. Dyerthek bere aldetik Italia aldean jarraituko du, Laporte, Iñigo Martinez eta Hector Morenoren fitxaketa katea aitzaki moduan hartuz. Izan ere, azken honen jatorri taldea Italiako hiriburuan dago, eta Erromako zenbait metal proposamen ekarriko ditugu gaur. Gainerakoan, Victorius-en "Dinosaur Warfare", Visigoth-en "Warrior Queen", Harms Way-ren "Call My Name" eta Grimner-en "En Fallen Jätte" abestiak entzuteko aukera izango dugu.

2018-02-17
2018-02-13 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Milango Metal proposamenen bigarren zatiarekin hasiko da Dyerth, Baskonia Non Metal Garrasia Han tartean. Brutalek bere aldetik Inteligentzia Artifiziala metalean hartzen ari den lekua izango du aipagai, lan horren adibide bat aurkeztuz. Gainerakoan, Orphaned Land-en "Like Orpheus", Loudness-en "I’m Still Alive", Monolithe-en "Coil Shaped Volutions" eta Herabe-ren "Zure Ahotsan Badago" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-02-13
2018-02-06 - Metal Garrasia

Gaurko saioan beldurrezko literaturaren erregea izango du aipagai Brutal jaunak, Stephen King handia. Bere hiru obra esanguratsuenak aurkeztuko dizkigu, horiei buruz konposatutako metal abestiez lagundurik. Dyerth bere aldetik europako proposamenak aztertzera bueltatzen da Baskonia saskibaloi taldearen eskutik. Gaurkoan Italiara hurbiltzea egokitzen zaio, Milan hirira hain zuzen ere. Gainerakoan, Dalriada-ren "Búsirató", Tengger Cavalry-ren "Cian Bi", Arkona-ren "Shtorm" eta Lechery-ren "Rule The World" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-02-05
2018-01-30 - Metal Garrasia

Gaurko saioan amerikara bueltatuko du berriz bere atentzioa Dyerth-ek, Nikaraguako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko. Brutalek bere aldetik Zientzia fikzioko hiru obra esanguratsu izango ditu aipagai Iron Maidenen musikaz lagundurik. Gainerakoan, Heidevolk-en "A Wolf in my Heart", Avatar-en "A Statue Of The King", Black Veil Brides-en "Wake Up" eta Bloodshot Dawn-en "Reanimation" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-01-25
2018-01-16 - Metal Garrasia

Gaurko saioan manga eta metala lotzen jarraituko du Brutal jaunak, kasu honetan Battle Beast finlandiarren eskutik, Berserk mangaren jarraitzaile sutsuak direnak eta istorio honi abesti asko dedikatu dizkiote. Dyerth-ek bere aldetik gabonetako Europako kirol deialdi garrantzitsuenetakoa izango du aipagai, Ingalaterrako ligan osaptzen den Boxing Day izenekoa. Festa honen jatorria ezagutzeaz gain futbol jarraitzaile sutsuak diren metal musikariak izango ditugu aipagai. Gainerakoan, Mystic Prophecy-ren "I'm Still Standing", Five Finger Death Punch-en "Gone Away", Visions of Atlantis-en "Return To Lemuria" eta Coreleoni-ren "Walk On Water" abestiak izango ditugu entzungai.

2018-01-13
2017-12-19 - Metal Garrasia

Gaurko saioari ekiteko Metala eta Samuraiak elkartuko ditu Brutal jaunak, gudari japoniar hauen garapena aztertuz. Dyerth-ek bere aldetik Baskoniarekin europan zehar bidaiatzen jarraitzen du, oraingoan Europa eta Asia artean banatzen den hiri batera hurbilduz, Turkiako hiri nagusira, Istanbul-era hain zuzen ere. Gainerakoan, Iron Savoir-en "Riding On Fire", Noctune-ren "The Burning Silence", Feared-en "The Mare" eta Diablo Swing Orchestra-ren "Knucklehugs (Arm Yourself with Love)" abestiak izango ditugu entzungai.

2017-12-19
2017-12-12 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Baskonia non Metal Garrasia han tartearekin jarraitzen du Dyerth-ek europako ekialdeko Saskibaloiko beste erraldoi batekin, Belgradoko Izar Gorriarekin hain zuzen ere. Serbiako eta bereziki Belgradoko Metalean gehiago murgiltzeko aukera izango dugu. Brutal jauna bere aldetik Metal Feminista izango du hizpide, mugimendu honen errepaso txiki bat eginez. Gainerakoan, Cardiant-en "Blank Star", Krallice-en "Failed Visionary Cults", Almanac-en "Losing My Mind" eta Anestesia-ren "Ultra-komunikatzen" abestiak izango ditugu entzungai.

2017-12-11
2017-12-05 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Metala eta Marvel unibertsoa batuko ditu Brutal jaunak, mundu zabal horretako hiru pertsonaietan bereziki atentzioa jarrik, bere metal abestiaz lagundua noski. Dyerth-ek bere aldetik Europan zehar bidaiatzen jarraituko du, kasu honetan Baskoniaren eskutik. Lituania aldera hurbilduko da gaurkoan, Zalgiris talde ezaguna hartzen duen Kaunas hirira hain zuzen ere, bertako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko beti bezela. Gainerakoan, Elvenking-en "Draugen’s Maelstrom", Cavalera Conspiracy-ren "Insane", Fjørt-en "Couleur" eta Hex-en "Thy Kingdom Gone" abestiak izango ditugu entzungai.

2017-12-02
2017-11-28 - Metal Garrasia

Gaurko saioan heriotzaren gaiean jarraituko du Brutal jaunak, Metalean luze eta zabal jorratu den gaia izanik; obsesio horren zenbait adibide entzuteko aukera izango dugu. Dyerth-ek bere Europako bira partikularrarekin jarraituko du Mazedonia aldera hurbilduz, Skopje hiriburuko zenbait proposamen aurkeztuz. Gainerakoan, The Unguided-en "Legendary", Witchery-ren "True North", Threat Signal-en"Exit The Matrix" eta Moonspell-en "Todos Os Santos" abestiak izango ditugu entzungai.

2017-11-23
2017-11-14 - Metal Garrasia

Saio bereziarekin gatoz gaurkoan, hildakoen eguna dela eta. Metal taldeak astindu dituzten heriotza ugari izan ditugu urteetan zehar, eta horietako zenbait izango ditugu aipagai. Ez galdu musikari guzti horiek gogoratzeko aukera.

2017-11-14
2017-10-24 - Metal Garrasia

Gaurko saioan erlijioa eta bereziki kristatutasunaren aurkako abestiak ekarriko dizkigu Brutal jaunak. Munilla jaunaren deiaren zain gelditzen gara. Dyerthek bere aldetik euskal taldeekin europatik bidaiatzen jarraitzen du. Kasu honetan Baskonia talde gasteiztarraren eskutik Greziara joango gara metal proposamen bila, Kreta irlara hain zuzen ere. Gainerakoan, Helloween-en "Pumpkins United", Didar-en "Entzun", Suru-ren "Into the Grave" eta Damned Ritual-en "Scum" abestiak izango ditugu entzungai.

2017-10-23
2017-10-17 - Metal Garrasia

Gaurko saioan, Hiltzaileak metalean tartea berreskuratzen du Brutal jaunak, John Wayne Gacy-ren istorioa ekarriz. izenak beharbada ez dizue gehiegi esango, baina Stephen King-en It pelikula famatuko Pennywise pailazo hiltzailearen oinarrietako bat da gure protagonistaren bizitza. Dyerth-ek bere aldetik Supertaldeen fenomenoari atentzio pixkat jarri dio, eta azken urte t'erdian atera diren superproiektu batzuk aurkeztuko dizkigu. Gainerakoan, August Burns Red-en "Invisible Enemy", Pänzer-en "Fatal Command", The Black Dahlia Murder-en "Matriarch" eta Dawn Of The Maya-ren "Alpha Galaxy" abestiak entzungo ditugu.

2017-10-17
2017-10-10 - Metal Garrasia

Denboraldi berriarekin bueltatzen gara Metal Garrasian, zazpigarrena dagoeneko. Saioa irekitzeko Brutalek Metal Heroiak tartea berreskuratuko du, 90. hamarkadako Power Metaleko ahots nagusietako bat izango zela zirudien musikari batekin, baina gero bere ibilbidea ez zen espero zen mailara iritsi. Daniel Heiman suediarraz ari gara, Lost Horizon taldearekin ezagutzera eman zena, baina entzun ahalko ditugu ere hedapen eta arrakasta gutxiago izan zuten proiektuak. Dyerth-ek bere aldetik Erreala non, Metal Garrasia han tartea ekartzen digu, errealak europak ibilbidean izango dituen aurkarien hirietara metal talde bila joanez; kasu honetan Rossenborg talde norbegiarraren Trondheim hiriko taldeak aurkeztuko dizkigu. Gainerakoan, Incursed-en "Amalur", Act of Defiance-en "M.I.A.", Galneryus-en "Ultimate Sacrifice" eta Syn Ze Sase Tri-ren "Zăul Moș" abestiak izango ditugu entzungai.

2017-10-09
2017-06-23 - Metal Garrasia

Denboraldiko azken saio honetan Bigarren Mundu Gerrari buruzko tartearekin amaituko du Brutal jaunak, beti ere Sabaton suediarrekin soinu banda moduan. Dyerthek bere aldetik Mexikoko metala arkezten jarraituko du, beste bi proposamen interesgarrirekin. Gainerakoan, Iced Earth-en  “Clear the Way”, Tombs-en "November Wolves", Black yet Full of Stars-en “Every Great Man's Ghost”, Leprous-en "From The Flame" eta Anthriel-en "Under Burning Skies" abestiak entzun ahalko ditugu.

2017-06-22