[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Herrihotsak

Mundu Hotsak

Nazioarteari buruzko irratsaioa euskeraz. GKE eta eragile internazionalisten kolaborazioekin eta munduko eskualdeen kronikekin besteak beste.

Emankizuna Data

Mexikoko hauteskundeen inguran mintzatu gara saioaren lehen zatian. Bestetik, Askapenaren kolaborazioa eta Bruselako korrespontsalia izan ditugu.

2012-07-18

Ruandako ekintzaile politikoa den Victoire Ingambiren auzia ezagutu dugu Afrika Beltzaren aldeko komiteen eskutik. Bestetik, Emakundek emakume etorkinen aportazio ekonomiko eta soziala goraipatzen duen txostenaren inguruan mintzatu gara Adiskidetuakeko kide batekin. Amnistia Internazionalaren kolaborazioa izan dugu eta Asturias, Aragoi eta Leongo mehatzarien borroka aipatu dugu.

2012-07-11

Alboan GKEk antolatutako Tchadeko errefuxiatuen aldeko kontzertuaz aritu gara lehenik eta behin. Bestetik, Askapenako kolaborazioa eta Mexikoko hauteskundeen emaitzen inguruan mintzatu gara.

2012-07-04

Independentziaren aldeko Europako plataforma ekimena ezagutu dugu. Bestetik, Amnistia Internazionalaren kolaborazioa eta Greziako azken gertakarien kronika izan ditugu.

2012-06-27

Sahara Acción Silla elkarteko kide batekin aritu gara Saharako lurralde okupatuetaz. Bestetik, Askapenaren tartea EHL-n topaketetaz eta Nafarroa bizirik! ekimenaz mintzatu gara. Azkenik, Spanish Neocon liburuaren aurkezpena izan dugu Tas-Tas irratiaren eskutik.

2012-06-20

Umoya Afrikari buruzko aldizkariaz aritu gara David Bidarterekin, Afrika beltzaren aldeko komiteetako kidea. Bestetik, Amnistia Internazionalaren kolaborazioa eta Greziako azken gertakarien kronika izan ditugu.

2012-06-13

Ndur Hussein ekintzaile saharauia izan dugu saioan. Saharko lurralde okupatuen egoeraz aritu zaigu. Bestetik, Bartzelonako mugimendu sozialen kronika ekarri digu Andonik.

2012-06-06

Gaurkoan, Chiapasera joan gara Borjarekin. No estamos todos kolektiboko eta Errepresioaren aurkako sareko kidea. Bestetik, Askapenako tartea izan dugu. Cubainformacionen atalarekin amaitu dugu saioa.

2012-05-29

Eva Forest orain dela 5 urte hil zen eta berari eskeini diogu saioa gaurkoan. Amnistia Internazioanalaren tartea izan dugu eta Kubara bidaiatu dugu Radio Kulturako erreportai baten eskutik.

2012-05-23

Nakba, Palestinaren okupazioaren egunaz mintzatu gara lehenik eta behin. Bestetik, Askapenak antolatutako Formazio mintegiak aurkeztu ditugu. Maputxeen erresistentzia historiaz aritu gara eta, azkenik, Greziako hauteskundeen osteko kronika ekarri digu Juanek.

2012-05-16

Amnistia Internazionalaren tartea izan dugu lehenik eta behin. Ondoren, Kubako aktualitatea ekarri digu Pepek, Mundubat GKEkoa. Azkenik, Saharako lurralde okupatuen egoera ezagu dugu bertan egon diren Aitor eta Estiren eskutik.

2012-05-09

Nepalen historia politkoaz mintzatu gara Radio Kulturaren erreportai baten eskutik. Bestetik, Askapenako tartean Maiatzak 1az eta eragile internazionalistaren hainbat ekimenetaz aritu gara. Azkenik, Greziako hauteskundeen inguruan hitz egin dugu Juan Etxenikerekin.

2012-05-02

Vendetta taldeko Pello Reparaz izan dugu gaurkoan gonbidatu talde nafarrak Saharako errefuxiatu kanpamenduetan egindako biraz hitz egiteko. Bestetik, Gazta zati bat dokumentala aurkeztu digute Ander Arrese eta Jon Maia.

2012-04-25

Kolonbiako gatazkaz aritu gara Resumen Latinoamerikanoren eskutik. Bestetik, Askapenako tartea, Suizan ospatutako Kolonbiako gatazka konpontzeko bake konferentziaz eta Israeli Boycot kanpainaz aritu zaigu Fakun. Azkenik, Info7ren eskutik, Siriako gatazkaren inguruko iritzia izan dugu.

2012-04-11

Charaguako prozesu autonomikoaz hitz egin digu Mundubateko Angeles Boliviatik. Fakunek Askapenako brigadentzako azken deialdia zabaldu du. Azkenik, Juanek Greziako independentzia egunean egondako istiluen berri eman digu.

2012-03-28

Arabiar iraultzetaz eta Siriako gudaz aritu gara Mikel Aramendirekin. Amnistia Internazionalaren atalan, nazioarteko justiziaz aritu zaigu Germain. Azkenik, Oier Bruselan izanen diren Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen aldeko ekimenaz, eta, ezkerreko alderdiak antolatutako gailur alternatiboaz mintzatu zaigu.

2012-03-21

Zintzilik irratiaren eskutik, Kurdistan, Nepal eta Hanburgoko berriak ekarri dizkigu Isak. Bestetik, Askapenaren tartean Palestinarekiko elkartasun ekimenaz mintzatu gara, eta azkenik, Greziako Pataten mugimendua eta ekimen antifaxistaz aritu zaigu Juan.

2012-03-14

Honduraseko egoera sozio-politikoaz aritu gara Artzea euskal kazetariarekin. Sahara Marathoian ibilitako Gregoriok elkartasun ekimen honen inguruan mintzatu zaigu. Amnistia Internazionalaren atalan, hainbat emakumeen aldeko ekimen aurkeztu dizkigute eta Argentinako martxoak 8ko ekimen eta aldarrikapenen inguruan eta, baita, Malbina irlen gatazkaren inguruan aritu gara ere.

2012-03-07

RASDen deklarazioaren 36. urteurrenaren harira, Saharen egoeraz eta Euskal Herrian herri horrekiko dauden elkartasunaz aritu gara. Askapenaren atalan, Euskal Herriarekiko nazioarteko elkartasun asteaz hitz egin dugu. Azkenik, Bartzelonako ikasleen mobilizazioetaz aritu gara Andonirekin.

2012-02-29

Mundubateko Ramonekin Honduraseko egoera sozio-politikoaz eta GBEk egiten duen lanaz mintzatu gara. Andonik hurrengo astean, Bartzelonan egongo den lan uzteetaz mintzatu zaigu eta azkenik, AIren atalan, ekialdeko hurbileko hainbat gertakari ekarri dizkigu Germainek.

2012-02-22

Kubatik, Mundubateko Pepe Murillo irlako azken gertakarien errepasoa egin digu. Askapenako Facunek Euskal Herriarekiko elkartasun asteaz hitz egin digu besteen artean. Horretaz gain, nazioarteko hainbat berri aipatu ditugu.

2012-02-15

Chiapaseko emakumeen jabetzea bultzatzen duen elkarte bateko koordinatzailearekin hitz egin dugu saioaren hasieran. Ondoren, Amnistia Internazionalaren kolaborazioa izan dugu. Azkenik, Greziako azken gertakarien berri eman digu Juan Etxenikek.

2012-02-08

Nazioarteko berrien errepasoa eta Bloody Sunday delakoaren urteurrena izan ditugu saioaren hasieran. Bestetik, Askapenaren atal berrian, Kuba eta Argentinara bidaiatu dugu. Azkenik, Biladi Hadi, palestinarekin elkartasun ekimena ezagutu dugu Zintzilik Irratiaren eskutik.

2012-02-01

Gaurkoan, Brasildo MST mugimenduko kide bat elkarrizketatzen dugu. Bestetik, Amnistia Internazionalaren kolaborazioa dugu eta azkenik, Bartzelonako mugimendu sozialen kronika egiten digu Andonik.

2012-01-25

Saharako Marathoiaz hitz egin dugu saioaren hasieran, Euskal Herriko batzordeko kide den Jonekin. Bestetik, Askapenak antolatzen dituen aurtengo brigadak izan ditugu hizpide. Azkenik, Kongoko hauteskundeen inguruan herrialde horreta eta, baita, Bruselan egondako iztiluetaz mintzatu gara.

2012-01-18