[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Herrihotsak

Mundu Hotsak

Nazioarteari buruzko irratsaioa euskeraz. GKE eta eragile internazionalisten kolaborazioekin eta munduko eskualdeen kronikekin besteak beste.

Emankizuna Data

Greziako eta Europako krisiaz mintzatu gara Juan Etxenike eta Mikel Aramendirekin. Amnistia Internazionalaren kolaborazioan izan dugu eta gure Bruselako korrespontsalak, Kongoko Errepublika Demokratikoko azken gertaeren berri eman digu.

2012-01-11

Mundubateko kidean den Eneko, Palestinako nekazal mugimenduaz aritu zaigu. Katalunyako kooperatiba integralaren berri eman digu Gorkak. Azkenik, Argentinatik Berasak, korralitoaren 10. urteurrenaz mintzatu zaigu.

2011-12-20

Amnistia Internazionalaren izenpenduren maratoiaz aritu gara. Bestetik Biladi Hadi liburua aurkeztu dugu: Palestinara joandako brigadistek argazki, idatzi eta musikaz osatutakoa.Azkenik, Bartzelonako mugimendu sozialen berri izan dugu Andonirekin.

2011-12-14
2011-12-07 - Mundu Hotsak

Astero bezala, hainbat gai jorratuko ditugu gaur eta Palestinara joango gera, Mundubat-eko kidea den Eneko Gerrikabeitiarekin hitz egitera. Mumia Abu Jamalen inguruan ere mintzatuko gara, hainbet ekimen antolatu dira eta, asteburu honetarako. Beste alde, Argentinatik ere pasako gera.

2011-12-07

Mundubaten atalan, Guatemalako egoera ezagutu dugu. Txileko irrati maputxearen aurka ematen ari den erasoaz mintzatu gara. Amnistia Internazionalaren Izenpeduren Maratoiaz aritu gara eta azkenik, Greziako gobernu berria eta greba orokor berri batetaz hitz egin digu gure bertako korrespontsalak.

2011-11-30

Mundubatek antolatzen duen foroaren inguruan mintzatu gara lehenik eta behin: Eskubideen aldeko ahalegina gatazkan dauden herrialdeetan. Bestetik, Mumia Abu-Jamal kazetari afroamerikarraren auzia ekarri dugu eta, azkenik, Finlandiako ongizate estatuaren gakoak aurkitzen saiatu gara.

2011-11-21

Mundubateko atalan Brasildo nekazarien eta emakumeen egoera ezagutu dugu. Baita presen eraikuntzarengatik kaltetutakoen bizipenak ere. Amnistia Internazionaleko kideak Irango zinema eta giza eskubideen urraketaz mintzatu zaigu. Azkenik, Bartzelonako mugimendu sozialen kronika izan dugu.

2011-11-16

Mundubaten tartean, Chiapaseko autonomia zapatisten egoera ezagutzeko parada izan dugu. Zintzilik irratiaren eskutik, Oreretan Mikelazulo kultur etxeak antolatzen duen Herrien Astea iragarri dugu. Azkenik, Kristal Hautsien gaua gogora ekarri dugu Gaztehgamen eskutik.

2011-11-09

Greziaren egoera izan dugu hizpide gaurko saioan. Horretaz gain, Tibeten inguruan mintzatu gara eta Amnistia Internazionalak, Irango zinemaren inguruko ekimena iragarri dugu.

2011-11-02

Mundubatek Kuban egiten duen lana ezagutu dugu gaur. CubainformaciĆ³n proiektuaren atala izan dugu Tas-Tas irratiaren eskutik eta azkenik, Argentinako hauteskundeetaz eta gaur hasi behar den, ESMA, atxilotze klandestinoetarako guneetako arduradunen epaiketaz mintzatu gara gure korrespontsalarekin.

2011-10-26

Bolivian dauden Mundubateko kideekin hitz egin dugu saioaren hasieran. Radio Vallekaseko lagunek Irrati feministaren eguna aurkeztu digute. Amnistia Internazionalaren kolaborazioa izan dugu eta azkenik, Bruselatik korrespontsalia.

2011-10-19

Mundubaten eskutik Palestinako egoeraz mintzatu gara. Abay, Etiopiarekiko elkartasuna lantzen duen elkartea ezagutu dugu eta, Bartzelonatik, Andonik, suminduen mugimenduaren berri eta urriak 15an deitutako nazioarteko manifestazioaz hitz egin digu.

2011-10-12

Denboraldiko lehen Mundu hotsak saioan, Mundubat GKEren aurkezpena izan dugu. Astero izango ditugu erakunde honetako kideak gure saioko kolaboratzaile. Bestetik, Amnistia Internazionalaren eskutik Burundin izandako hainbat gertakari eta, Tunisiar iraultzari buruzko "Plus jamais peur" filmaren aurkezpenak entzun ditugu. Azkenik, Pulsar Agentziako hainbat berri izan ditugu.

2011-10-05
MUNDU HOTSAK: 2011/6/15

Arabiar herrialdeen iraultzetaz mintzatu gara lehenik eta behin. Gero, Italian nuklearren inguruko erreferendumaren harira, energia mota honen inguruan aritu gara. Bestetik, Amnistia Internazionala eta Cubainfrormacionen kolaborazioak izan ditugu. Azkenik, Bartzelonak gertakarien inguruan aritu gara.

2011-06-16
MUNDU HOTSAK: 2011/6/1

Gaurkoan M-15 mugimenduaren inguruan mintzatu gara. Bartzelonako eta Baionako akanpatuak izan ditugu horretarako. Bestetik, Amnistia Internazionalaren eta Cubainformacionen kolaborazioak izan ditugu.

2011-06-03
MUNDU HOTSAK: 2011/5/18

Aministia Internazionalaren 50. urteurrenaren harira, eragile honetako Germaine izan dugu gurean, guarko saioan. Mugimendu honen bilkaera, lan ildoak eta etorkizuneko erronkaz izan ditugu hizpide. Bestetik, Islandiaz mintzatu zaigu saioko kolaboratzailea den Oier.

2011-05-19
MUNDU HOTSAK: 2011/5/4

Kolonbiako sindikalista bat izan dugu gurean gaurkoan. Berarekin, Kolonbiako zein Latinoamerikako egoeraz mintzatu gara. Bestetik, Andonik Bartzelonako mugimendu sozialen berri eman digu bertatik.

2011-05-05
MUNDU HOTSAK: 2011/4/20

Gaurkoan, Saharako Tizla herriko alkatea izan dugu gurean. Oiartzunen gonbidapenaz etorri eta bere bidaiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Horretaz gain, Saharako egoeraren inguruan mintzatu zaigu. Bestetik, nazioarteko berriak eta web orri interesgarrien gomendioak izan ditugu.

2011-04-21
MUNDU HOTSAK: 2011/4/6

Gaurko saioan agenda internazionalista izan dugu lehendabizi. Ondoren, Ainara Lopéz Tunezeri buruzko eskeintzen ari duten performanceari buruz hitz egin dugu. Tunezen ematen ari den egoeraren berri eman digu aldi berean. Bestetik, Felix Molina, Honduraseko FNRP mugimenduko kidea izan dugu eta, azkenik, Askapenako espetxeratuak ziren kideei ongi etorria eman diegu, aste honetan askatu bait dituzte.

2011-04-07
MUNDU HOTSAK: 2011/3/23

Kubari buruz mintzatu gara gaurkoan Agusekin. 6 hilabete pasa zituen berak bertan eta, iraultzaren 50. urteurreneko ospakizunak ezagutu zituen. Bestetik, agenda eta Askapenak antolatzen dituen brigaden inguruan hitz egin dugu.

2011-03-24
MUNDU HOTSAK: 2011/3/9

Maputxe herria eta hizkuntzaren inguruko elkarrizketa izan dugu gaur. Bestetik, nazioarteko berriak munduko hainbat lekuetara eraman gaituzte.

2011-03-14
MUNDU HOTSAK: 2011/2/23

Palestina aldera jo dugu gaurkoan Aitor, Antxeta Irratiko langilearen laguntzaz. Bertan antolatutako munduko foro sozialaren harira, hainbat elkarrizketa egiteko aukera izan zituen: ikasle mugimendu palestinarran dabilen neska gazte bateri, Mundubat GKE euskalduneko kide bateri eta palestinar irakasle bateri. Guzti horien testigantzak, Palestinako errealidadea margotzen lagundu digute. --------------------------------------------------------------------------------------------------- Viajamos a Palestina con la ayuda de Aitor, trabajador de Antxeta Irratia que visitó Ramallah durante el foro social mundial celebrado en la ciudad. Durante su estancia, entrevistó a una joven miembro del movimiento estudiantil, a un cooperante de la ONG vasca Mundubat y a una profesora palestina. Estos testimonios nos ayudan a dibujar la realidad que viven las palestinas.

2011-02-23
MUNDU HOTSAK (CAS): 2011/2/9

Egipto aldera egingo dugu gaurkoan. Horretarako Amru izan dugu gurean, Irunen bizi den egipziarra. Bestetik, zuzeneko konexioa egin dugu El Cairorekin, bertan dagoen Ahmed elkarrizketatuz.

2011-02-10
MUNDU HOTSAK: 2011/1/19

Gaurkoan, Manuel Tapial, Rumbo a Gaza ekimeneko kideari egindako elkarrizketa izan dugu. Bestetik, Txente Rekondo eta Carlos Aznarezek emandako hitzaldiaren berri izan dugu.

2011-01-19
MUNDU HOTSAK (CAS): 2010/12/22

Gaurkoan Argentirai buruz aritu gara Lucas-ekin. Bera Euskal jatorriko Argentinarra da. Herrialde honen historia zein izaeraz hitz egin digu. Baitare mugimendu politiko ezberdinetaz eta azken hamarkadetan egondako aldaketetaz. -------------------------------------------------------------------------------------------------------- Hoy hemos hablado sobre Argentina con Lucas, argentino de origen vasco. Nos ha hablado de la identidad y de la historia de este pais así como de los diferentes movimientos politicos de las últimas decadas.

2010-12-22