[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Herrihotsak

Txingurri Hotsak

Txingudiko AHT Gelditu! Elkarlana eta Aldatsa Baratzako kideak ditugu gurean. Garapenbideko proiektuen hausnarketak ekartzen dizkigute lehendabizikoek eta nekazaritzaren inguruko gaiak besteek.

Emankizuna Data
Txingurri Hotsak 13-11-04

Gaurko Txingurri Hotsak irratsaioan, Frakingnari buruz hitzegingo dugu,horretaz gain, Vocento komunikazio taldeak AHTari lotuak diren berriak publi erreportai gisa nola aurkezten dituen azalduko dugu,Eusko Jaurlaritzako aurrekontuan eta Brasilgo lurraren aldeko borroka aipatuko dugu.

2013-11-04
Txingurri Hotsak 2013-10-28

Gaurko irratsaioan, 150 urte Trenbidea Irunen, onurak ezntzun ditugu eta kalteak? hauen inguruan ere hitzegin dugu. Tartalarien aldeko ekimenak. Mendi haundiko indusketak, elkarrizketa Xabier Errearekin.

2013-10-29
Txingurri Hotsak 2013ko Ekainak 18

Gaurkoan ahtren qurkako zenbait ekimenen berri izan dugu, IESA.ko urtegiaren berriak eta Nafarroako zein Gipuzkoako kronika izan ditugu besteak beste.

2013-06-17
txingurri_hotsak_2013-06-03

Maiatzaren 20an grabatutako saioa, gaur arte emititugabekoa. Autopista elektrikorik ez plataformako kidea den Olaiari egindako elkarrizketa, Bangladeshen hondamendiari buruzko hausnarketa; Irunean jolastu zen antzara jokuaren berri. Txopi Haktibistari elkarrizketa eta Cadreitan AHTren lanen gelditze sinbolikoa;

2013-06-01
txingurri hotsak 2013ko MAIATZAK 06

Xabier Erreari Aldude mendiaren koordinadoraren kideari elkarrizketa, Zilbetin erta Aurizberrin egin nahi dituzyen harrobiei buruz,
Bangladesheko hondamendiaren hausnrketa beta grabazioa Mangon, Oiasso auzokideen elkarte federazioak baserrien alde, lezo gaintxurizketa baserri lurra

2013-05-06
txingurri hotsak 2013ko Martxoak 22

Aldudesen Magnesitas enpresak Zilbetin eta Aurizberrin egin nahi duen bi harrobi. Irun en el mapa Miquel Amoros Lakaxitan duela bi urte eman zuen hitaldiaren laburpena, euskaraz; eta Mikel Alvarez, Donostiako AHTren aurkako taldeko kidearen Donostiatik Iruna garapenzalekeriaren aurkako kronika,

2013-04-21
txingurri hotsak 2013_04_08

Ibertrolak eraikitzen ari den urtegiaren aurkako protesta Bilbon; Moskuko plazan egin nahi dituzten lanen aurrean Bildu udal taldeak plazaratu dituen eskaerak; Barcina andereari tartakada botatzeagatik fiskalaren eskaeraren aurrean Nugitu Mugimenduak eta tartalariek plazaratu duten balorazioa. Olaztin martxan jarri nahi duten errauskailuaren aurkako elkarrizketa Gorka Hiru Muga Bater kolektiboaren partaide"ari:

2013-04-08
txingurri hotsak 2013ko Martxoak 18

Bilbon egin zen protesta: AHT eta Gastu Militarrak fardeletan uste gaitu, Donostiako foru ogasunaren egoitzan egindako protesta AHTren aurka, Mugitu Mugimenduak deitutako pegatinadaren berri, Erkidegoan; eta Bidasoa Txingudin AHTren alde egindako ihardunaldien harira egindako nprotesta salaketa. Sesuk AHTren aurkako Donostiako taldeko kideak, datorren astelehenean martxoaren 25ean Donostiako kultur etxean egingo den Donostialdeko metroari buruzko mahaingurua, Aurrerapen teknikoak, diruaren metaketa eta emakumearen explotazioa Vandana Siva eta Maria Miesen arabera,

2013-03-17
txingurri hotsak 2013ko Otsailak 18

Donostiako ihardunaldi antidesarrollistak (Euskal Hiria, AHTren aurkako konzentra, desobedientzia tallerra eta metroa) Julio; Irunheatik; baliabide enerjetikoak lortzeko gerra kolonialak (Mali; Niger; Kongo) eta Esa urtegiaren inguruan agerian gelditu den pitzadura, eta horren ondoriozko etxe hustuketak eta Esako urtegiaren berrahkundea,

2013-02-18
txingurrihotsak2013_02_04

Notre Dame des Landeseko aeroportuaren aurkako borrokaren kronika; Ana Oregiren adierazpenak egitasno faraonikoen inguruan; Pasaiako Portu Agintariaren hitzak azaroan eman zuen elkarrizketa batean; AHT geldituk emandako prentsaurrekoa Eusko Jaularitzari AHT bertan behera uzteko eskatuz; eta Mila AHTGelditu! kideari Zebra Bidean egindako elkarrizketa;

2013-02-04
txingurrihotsak2013_01_21

Urkulluk esan du pertsonak lehenesten dituela porlanaren gainean. Joan den asteartean Txingudiko Merkatalgunean garapenkeriazaletasunaren aurkako kateaketa duela hiru urte egiteagatik epaitu zuten lau ekintzaileetako bati elkarrizketa. Ibai eta komunitateen alde eta urtegien aurkako bostgarren foro mesoamerikarraeren agiria. Anoeta herrian joan den ostegunean lurren nahitaezko desjabetzen aurkako protestaren berri eman digu Anoetako Mikelek. Urtarrilaren 26an Nanteseko aeroportuaren aurkako mugimenduarekiko elkartasun nazioarteko eguna.

2013-01-19
txingurrihotsak2013_01_07

AHTren urterik zailenean, AHTren aurka topa dezagun, Paco Segura Berrian, AHTren zentzugabekeriaz; Irunhako etxe arrestatzearen kronika; eta BIZI! Mugimenduaren kidea den Mattini elokarrizketa.

2013-01-07
txingurrihotsak2012_12_10

AHTren aurkako baraualdia Irunean amaitu zen Abenduaren 1ean; Bertan Edurne Elizondo kazetariak irakurri zuen textoa irakurri dugu gaur.
Bidegiko auzi bidegabeaz hitz egin dugu. AHT eraikitzeko sukalde errezeta eman dugu; Eusko Jaularitzak utzi digun opari pozointsua, hauxe da 50.000 hektarea fracking aren bitartez ustiatzeko Bizkaian eta Araban, ere aipagai izan dugu; eta bukatzeko Nanteseko aeroportuaren aurkako borroka ere aipatu dugu. Bretagnan erresistitzen ari diren kideei gure elkartasuna helarazi diegu.

2012-12-10
txingurrihotsak_2012_11_26

Emakumeen aurkako bortizkeriaren aurkako nazioarteko egunaren bezperan 150 emakume erre ziren Bangladesheko oihal lantegi batean. Lantegi honek Carrefour, H&M eta C&A bezalako dendei saltzen dizkie arropak. Antza denez, lantegian zegoen produkto kimikoen metaketak piztu zuen suak.
AHTren aurkako Gose grebak aurrera darrai eta oraingo honetan Naparrak ari dira hamaika ekimen burutzen Nafarroan eta Iruñean. Gipuzkoako experientziaz Mikelek hitz egin digu, eta Nafarroako ekimenaz Juliok.
BIZI! Mugimenduak bat egingo du baraualdiarekin ostiraletik larunbatera Baionan. Notre Dame de Nanteseko Amabirginarekin Miarritzeko Amabirjinak ekintza bat burutu du.

2012-11-26
Tingurrihotsak_2012_11_12

Barcinari emandako tartakadaren urteurrena izan da duela gutxi eta Juliok Tartalariek argitaratu duten txostenaren berri eman digu. Bertan auzi honen inguruko xehetasunak irakurri daitezke. Horren ondoren Kursaalen joan den astean AHTren alde burutu zen kongresoa salatzeko AHT Gelditu!k egin zuen ekintzen berri ematen Hilariok lagundu digu Bergaratik Datorren astean gose grebaren harira Gipuzkoan egingo diren ekimenak eguneratu dizkigu. Eta bukatzeko Gorka Buenok Boliviara egin zuen bidaian ikasitakoa gurekin konpartitu du.

2012-11-12
Txingurri Hotsak: 12-10-15

Artieda herriaren erresistentziari buruz hitz egin digu Rakelek. Bera han egon zen Artiedako auzokideek Ebroko konfederazioko teknikariei herritarren lurrak desjabetzera joan zirenean bidea moztu zienean. Iesa urtegiaren handitzearen lanak daude auziaren oinarrian.

Hauteskundeak eta AHT gaia aipatu dugunean Grisñigo Ikulluk "Y yo vivo como un rey" corrido abestu digu gure uhinetan baimenik gabe sartu ondoren.

Bukatzeko, Mikel Otero Fracking Ez Araba plataformako kideak Gasteizko manifaren balorazioa egin du eta egitasmoen egoera eguneratu digu

Baionan urriaren 27an AHTren aurkako manifa!!!

2012-10-15
Txingurri Hotsak: 12-10-08

Txingurri Hotsak: 12-10-08

2012-10-05

Denboraldiko azken saioan, laborantzaren historiaz aritu gara Radio Kulturaren eskutik. Bestetik sendabelarren atala izan ditugu eta garaizko barazkiekin egindako errezeta goxuak azaldu ditugu.

2012-06-25

Eredu sozial alternatibo baten Gipuzkoako 1. topagunea, fracking-a eta Nafarroako murrizketen inguruan aritu gara saioaren lehen zatian. Bestetik, Pablo Sastrerik Argian egindako elkarrizketaren pasarteak irakurri ditugu.

2012-06-18

Hondakinen kudeaketa izan dugu gai nagusi gaurkoan. Gipuzkoa zero zabor ekimeneko kide bat elkarrizketatu dugu batetik, eta, bestetik, Juan Karlos Alduntzin, Foru Aldundiko ingurumen sailako buruak hondakinen plana aurkeztu du. Horretaz gain, sendabelarren atala izan dugu.

2012-06-11

Asteburuan, AHTren aurkako hainbat ekimen burutu dira. Guzti horien kronika izan dugu. Bestetik, Yayo Herrero, Ekologistak martxaneko kidearekin elkarrizketa izan dugu. Rion garapen iraunkorraren kontzeptua asmatu zeneteik 20 urte pasa direnean, idei horren balio eza argitu digu.

2012-06-04

Lehenik eta behin, AHT Gelditu! elkarlaneko kideak Hernanin, ekainaren 2an izango den manifa iragarriko digu. Bestetik, Julio tartalariak Nafarroako azpiegituren aurkako kronika ekarri digu. Azkenik, Lizarran tentsio altuko linearen egitasmoa azaldu digu Ismaelek.

2012-05-21

Euskal monetaren inguruan aritu gara lehenik eta behin. Bestetik, baratzaren eta sendabelarren atalak izan ditugu.

2012-05-14

Uztaro kooperatibak antolatutako agroekologia jardunaldien harira, bertan hitzaldia eskeini zuen Gorka elkarrizketatu dugu. Etnobotanikoa da eta garai bateko baserritarren bizimoduaz mintzatu zaigu.

2012-05-07

Lehenik eta behin, hainbat berri izan ditugu: Bidegiko afera, Agroekologia jardunaldiak edota Iruñan, AHTren aurka burututako manifestazioa. Bestetik, transgenikoen inguruan aritu gara eta sendabelarren atala izan dugu.

2012-04-30