[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Herrihotsak

Txingurri Hotsak

Txingudiko AHT Gelditu! Elkarlana eta Aldatsa Baratzako kideak ditugu gurean. Garapenbideko proiektuen hausnarketak ekartzen dizkigute lehendabizikoek eta nekazaritzaren inguruko gaiak besteek.

Emankizuna Data

Kordobako Somontes finka okupatuaz hitz egin dugu Lolarekin. Bestetik, Uztaro kooperatibak antolatutako I. agroekologia jardunaldiak aurkeztu dizkigu Itziarrek. Sendabelarren atala izan dugu ere.

2012-04-23

Gorka Ovejerorekin Tartalarien aurkako epaiketaz, Iruñako AHTren aurkako manifestazioaz eta Sakanako errausgailuaren egitasmoaz hitz egin dugu. Horretaz gain, YPFren nazionalizazioaz, aberatsen paperaz krisian, Mugituren ekintza berriaz eta hainbat gaietaz mintzatu gara.

2012-04-16

Uztaro kooperatibaren inguruan mintzatu zaigu Itziar. Bestetik, Auzolan ekimenaren tartean, batzarra eta baloreen krisiaz hitz egin dugu. Sendabelarren eta errezeta begetarianoen tarteak izan ditugu ere.

2012-03-26

Xixare baratze elkartea ezagutu dugu gaurkoan. Bestetik, Kantabrian kokatutako eta buztinez eraikitako Abrazo housen inguruan aritu gara. Auzolan ekimeneko Xenkik batzarraz hitz egin digu eta, azkenik, azenorioaren erabileraz aritu gara sendabelarren atalan.

2012-03-19

Bidasoaldeko metroaren egitasmoaz aritu gara. Azken bi asteetako "kronika anti-desarrolista" egin digu Mikelek. Arratz elkarteko Joxe Marik Zubietako makro-espetxearen inguruan aritu zaigu azkenik.

2012-03-12

Donostialdeko kontsumo taldeko baserritarra den Joxerrarekin hitz egin dugu bere proiekturaren inguruan. Bestetik, Auzolan ekimeneko Gorkak txanpon sozialaren mintegiaz eta Jalgi Hadi aldizkariaz mintzatu zaigu. Sendabelarren atalan pasiflora aurkeztu digute.

2012-03-05

Trenaren lagunak Ficoban antolatutako AHTren aldeko ekimena salatu dugu. Bestetik, makroespetxeetaz hitz egin dugu Salhaketako Cesar Manzanoren hitzaldi baten bitartez. Azkenik, Mikel Alvarezek Val di Susako AHTren aurkako borrokaren azken gertakarien berri eman digu eta tartakadaren aferaren epaiketaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

2012-02-27

Agroekologiaren bilakaeraz hitz egin dugu gaurkoan. Bestetik, sendabelarren atalan melisa aurkeztu digute eta pate bejetarianoak egiteko hainbat errezeta eman ditugu.

2012-02-20

Gizpuzkoako azpiegituren aurkako manifestazioaren balorazioa egin dugu: Ama Lurra eta AHT Gelditu! Elkarlaneko kidea den Mila izan ditugu gonbidatu. Horretaz gain, hainbat berri izan ditugu.

2012-02-12

Bidebietako herri baratza aurkeztu digute. Hiri eta nekazal lurren arteko erlazioaz aritu gara. Sendabelarren atalan, ezkio uraz aritu gara eta azkenik, Lakaxitako jantoki beganoaz hitz egin dugu.

2012-02-06

Beste Gipuzkoa baten alde lelopean hainbat ekimen antolatu dituzte azken egunetan eta otsailak 4an Donostian manifestazioa egongo da. Antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izan dugu. Horretaz gain, beste gai eta berri ainitz izan ditugu.

2012-01-29

Eraso grisen aurkako hausnarketa harrikadak izan ditugu lehenik eta behin. Ondoren, "Beste Gipuzkoa baten alde, jendarte eredual aldatu: Azpiegitura lan handiak gelditu" lelopean antolatzen ari diren ekimenak eta manifestazioaren inguruan aritu gara. Azkenik, Lasarte-Orian burututako mendi martxaren kronika izan dugu.

2012-01-16

Katalunyako kooperatiba integralaz hitz egin dugu Gorkarekin.. Iparraldeko Abiadura Handiko Linearen aurka dagoen Herri Elkargoaren lehendakariari egindako elkarrizketa izan dugu. Sendabelarren atala eta Lakaxita Gaztetxeko jantoki beganoa izan ditugu hizpide saioaren azken zatian.

2012-01-09

Gaurkoan, azpiegituren aurkako eta lurraldearen defentsan, otsailan burutuko den manifestazioaren inguruan mintzatu gara. Bestetik, Gorka izan dugu telefonoan. Mugitu mugimenduko kideak Barcinari tartakada bota zuenetako bat izan zen eta ekintza horren inguruan aritu zaigu.

2011-12-19

Durangotik ibili gara Txingurriok hainbat liburu eta ekimenen inguruan mintzatzen: deshazkundea, auzolana, abiadura handiko trena... Bestetik, sendabelarren atalan labanda eta albahakaren erabilerak ezagutu ditugu. Azkenik, bi errezeta goxu proposatu ditugu.

2011-12-12

Donostialdean izandako uholdeen inguruan aritu gara lehenik eta behin. Ondoren, Ekologistak Martxaneko kidean den Yayo Herrerorekin, ekologia eta feminismoaz hitz egin dugu.

2011-12-05

Joan den asteburuan ospatutako Basherri topaketetaz mintzatu gara EHNEko kidea den Pedrorekin. Ondoren, Jasone Mitxeltorenaren Auzolanaren kultura liburuaren aurkezpena izan dugu. Azkenik, Lakaxita Gaztetxeko tailer beganoko kide batek seitana egiteko errezeta azaldu digu.

2011-11-28

Barcinak jasotako tartakadaz eta bere ondorioetaz mintzatu gara lehenik eta behin. Ondoren, AHTren obrak eragiten ari dituen kalteetaz aritu gara eta, azkenik, Yayo Herreroren mintzaldi baten zati bat pasa dugu.

2011-11-21

Auzolan kultura liburua aurkeztu digu Jasonek, liburuaren idazlean eta Auzolan ekimeneko kidea. Bestetik, sendabelarren inguruko atala izan dugu Oiartzun irratiaren eskutik. Azkenik, Lakaxita gaztetxeko tailer eta jantoki beganoetaz mintzatu gara.

2011-11-14

Super Sur-en lanetan, orain dela hiru urte emandako lan istripu batetaz mintzatu gara lehenik eta behin. Ondoren, Nafarroako AHTren lanen hasieraz eta Barcinak jasotako tartakadaz hitz egin dugu.

2011-11-07

Gaurkoan, Izutegiaren atalean hainbat berri beldurgarri izan ditugu. AHTren aurkako taldeko Mikel elkarrizketatu dugu, Europar Batasunak sustatu nahi dituen garraio eta energia azpiegitura erraldoien inguruko elkarrizketa izan dugu. Azkenik, Gasteizko udal baratzen inguruan mintzatu gara.

2011-10-24

Beste gai askoren artean, Jaizkibelgo uren ustiaketaren inguruan mintzatu gara gaurkoan Angel Alkainekin.

2011-10-17

Urbinan egondako manifestazioaren harira, Juliorekin hitz egin dugu. Bera, 2009an gertatutako istiluen ondorioz auziperatua izan da eta epaiketa horren berri eman digu. Bestetik, LAB sindikatuko Mikelekin aritu gara AHTko obretan dauden langileek pairatzen duten prekarietateaz.

2011-10-10

Denboraldiko lehen Txingurri Hotsak. Bidasoaldeko baratza kooperatiba berria aurkezteaz gain, Urbina eta Gasteizen izandako mendi martxa eta AHTren aurkako manifestazioaz aritu gara. Gainera, Usurbilen ospatutako Auzolan topaketen inguruan mintzatu gara.

2011-10-03
TXINGURRI HOTSAK: 2011/6/21

Denboraldiko azken saioan, bi gonbidatu berezi izan ditugu: Mirari Merkearena eta Peio Bixente Garestiena. Kontsumismo konpultsiboko biktimen elkarteko kideak dira. Bestetik, Oinak Lurrean liburuaren elkarrizketaren 2. zatia eta Gustoki ekimenaren inguruan mintzatu gara.

2011-06-21