Udal eta Foru hauteskudeak 2023

«Oinarrizko zerbitzu publikoekin negozio pribatua egiten da, merkantilizazio sistema horrekin amaitu behar dugu»

Antxeta Irratia 2023ko mai. 19a, 00:00

Maiatzaren 28ko foru hauteskundeetarako Ahal Dugu Gipuzkoako hautagaia, Miren Etxebeste Lacombe izan dugu Antxeta Irratiko gonbidatu Iparrorratza saioan.

Miren Etxebeste Lacombe irundarrak 41 urte ditu. Itzultzailea eta hizkuntza teknikaria ofizioz, 2018tik Irungo Ahal Duguko idazkari nagusia, eta azken bi urteotan Euskara eta Berdintasun arloetako uda ordezkaria izan da PSE-EErekin gobernu-koalizioa adostu zutenetik. Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaitza kanpaina ozen aldarrikatzen du bere koalizioko ‘Zure herria da, ez haien negozioa’ leloa.

Zentzu honetan, inpostuetan progesibotasuna eta dumping fiskalarekin amaitu nahi du. “Gehien dutenek, gehiago ordaindu beharko dute”, iragarri du. Izan ere, Gipuzkoan erakunde publikoetatik bultzatutako oinarrizko zerbitzuen merkantilizazio bat dagoela salatzen du. “Oso deigarria da orain osasun zerbitzuetan, baina sistematikoak diren beste hainbat zerbitzu ere azpikontratatuak daude, zerbitzu publikoekin negozio pribatua egiten da, eta horrekin amaitu behar dugu”, dio Etxebeste Lacombek.

Bestalde, lanpostu publikoen deialdietan euskara hizkuntza-eskakizunari buruz “oldarraldi judizialik” bizi dugunik ukatzen du. Eta herritarren hizkuntza eskubideak defendatzen baditu ere, ez du uste lanpostu publiko guztietan euskara bermatu beharra dagoenik.

Gipuzkoarentzat estrategikoak diren zenbait proiektuetaz mintzatu gara berarekin, erraustegia, AHTa edota haize-erroten harira. Eta Irungo Berdintasun udal ordezkari gisa duen eskarmentutik, alardearen gatazkarekin amaitzeko Gipuzkoako Foru Aldunditik gehiago egin daitekeela uste du.

Entzun #Hurbiletik_MirenEtxebesteLacombe elkarrizketa