«Alokairu soziala behar da, baina apartamentu turistikoak erregulatu ere, enbata perfektua izan da, errematea»

Antxeta Irratia 2023ko mai. 16a, 00:00

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Hondarribiko PSE-Eeko bigarrena zerrendan, Iosu Alvarez Yeregui izan dugu Antxeta Irratiko gonbidatu Iparrorratza saioan, eskualdeko eta Foru hauteskundeetako hautagaiak ezagutzeko #Hurbiletik elkarrizketa itzuliaren baitan.

Noemi Odriozola hautagaiari lekukoa eman dio hauteskunde hauetan, “haize freskoa sa dadin eta pertsona prestatua” delako. Iosu Alvarez Yereguik 74 urte ditu, zumaiarra jaiotzez, baina hondarbitartua, eta betidanik itsasoari lotua egon dela dio. Sozial arloan graduatu ikasketak ditu, baina BBVA banketxean 41 urtez lan egin zuen, eta 25 urtez bertako enpresa komitean ibilia, sindikalismoan eskarmentu handikoa da. CCOOeko lehendabiziko exekutibako kidea izan baitzen.

Politikan (PCE) Alderdi Komunistaren zuzendaritzan abiatu zuen ibilbidea, eta Euskadiko Ezkerran aritua gero. Azken hiru agintaldietan PSE-EEren hautagai eta bozeramalea izan da Hondarribian. Eta oraingo honetan, esan bezala, Noemi Odriozolak hartuko du bere lekukoa hautagai gisa, baina bera bigarrena izango da zerrendan.

Entzun #Hurbiletik_IosuAlvarezYeregui elkarrizketa