Esperimentazio gisa itxiko dute, jakinik itsas bazterreko arazo geologikoak direla eta, berandu baino lehen errepidea behin betiko itxi beharko dutela. Alternatibak ez dira errazak eta ez dira epe motzean trenkatuko. Izan ere, departamenduak 80 milioi euroko proiektu bat aztertua zuen errepide berri bat barrenerago egiteko. Baina une honetan, bidearen zenbait puntutan soilik eskuhartzea pentsatzen ari dira. Nolanahi ere, bidea moldatzeak gutixenez hamar bat urteko epea eskatuko luke. Eta plan horren baitan ere, Hendaia eta Baiona arteko TER tren zerbitzuen maiztasuna bikoiztea aurreikusten dute. Baina momentuz, comite de pilotage delako horrek froga horren egitea erabaki du udaberrian, RD912 Erlaitzako bidea hiru astez itxi, eta honek gainerako bideetan nolako eragina eta trafiko fluxuak eragiten dituen aztertzeko.
Gogoan hartu behar baita, Erlaitzako bideak egunero, batez bestean, 9.000 (neguan) eta 16.000 (udako sasoian) auto artean jasotzen dituela. Aldiz, A63 autobideak, Hendaia eta Donibane Lohitzune artean 45.000 biltzen ditu egunero, eta RD810 Urruñatik doan beste bide alternatibo bakarrak, egunean 25.000 jasotzen ditu batez bestean.