Elena Torregaray: Gerraren Desastreak Antzinaroko Euskal Herrian

Indusketa Guztien Gainetik II

Antxeta Irratia 2023ko abe. 26a, 06:10

Elena Torregaray: Gerraren Desastreak Antzinaroko Euskal Herrian

Elena Torregaray Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, eta harreman estua dauka Oiasso Museoarekin bertako aholkulari zientifikoa izan zelako 2017-2020 urteen artean. Elena erromatar garaiko harreman diplomatikoetan aditua da, eta hainbat lan zientifiko publikatu ditu Hispaniako herrien eta erromatarren artean egondako negoziazio diplomatikoei buruz. Kapitulu honetan, Elenak eta Leirek gure lurraldean bizi izan ziren herriek erromatarren etorreraren aurrean hartutako jarrerari buruz hitz egiten dute. Elenak aspalditik sortutako zenbait mito desegin eta iragan hura modu errealistagoan ulertzeko hainbat irizpide eskaintzen dizkigu. Animatu eta entzun!